Albiste izango dira: Mobilizazioa Erandion 150 familia etxetik botatzeko mehatxuagatik, itsas kutsaduragatik alerta ezarri dute Orioko arrantza-ontziak su hartu ostean eta Zinemaldiaren azken egunak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mobilizazioa Erandion: Mila pertsona baino gehiagok manifestazioa egin dute Erandion, funts putre batek alokairuan bizi diren 135 familia (400 pertsona inguru) etxebizitzetatik bota nahi dituela salatzeko. Erandioko Tartanga kaleko Los Ochos izeneko eremuan alokairuan bizi diren familia horiek salatu dutenez, Mosaic funtsak higiezinak erosi ditu, eta errentamenduak amaitzean etxebizitzetatik kanporatu nahi ditu, datorren astetik aurrera.
- Orioko arrantza-ontzi batean piztutako sutea: "Gure Gaskuña" arrantza-ontziak Orion su hartu ondoren, Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren (Itsasertzaren Kutsadurari Aurre Egiteko Euskadiko Larrialdi Plan Berezia) alerta-fasea ezarri du. Neurri horri esker, sua erabat itzali eta ontzia berriro ur azalera ateratzeko aurreikusitako lanen jarraipena egin ahal izango da.
- Zinemaldiaren azken egunak: Brad Pittek Donostia utzi du dagoeneko eta Zinemaldiaren balantzea egiteko garaia da. Bihar zinemaldiko "Ink" film sorpresaren txanda iritsiko da. Danny Boylek zuzendutako lanak inauguratu zuen Veneziako Zinemaldia, bertan Urrezko Lehoia lortzeko lehiatu zen, eta orain zuzendari ingelesaren eskutik iritsiko da Donostiara.