Albiste izango dira: Ceutari buruzko kontzentrazioak Euskal Herrian, taxilari bat tiroz hil dute Azpeitian eta EAJren eta PSE-EEren arteko akordio fiskala
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Taxilari bat tiroz hil duten Azpeitian. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ceutari buruzko kontzentrazioak: Ceutako migrazio krisiarekin lotutako elkarretaratzeak deitu dituzte asteazken honetarako Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Getxon. Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte protestak, eta toki berean, horien aurkako bilkurak dituzte ezkerreko taldeek. Horren aurrean, leku berean bi elkarretaratze egoteak istiluak eragin ditzakeela aurreikusita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lau protesta tokiz aldarazi ditu.
- Taxilari bat tiroz hil dute Azpeitian: Gizonezko bat hil zuten atzo arratsaldean Azpeitian, tiroketa batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, su-armaz egindako tiro baten ondorioz hil zen. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du eta tiroketaren egilearen bila ari da. Ihes egin zuen.
- EAJren eta PSE-EEren arteko akordio fiskala: Foru aldundietan gobernu-bazkide diren EAJk eta PSE-EEk akordioa lortu dute 2027an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko diren neurri fiskalen inguruan. Hala ere, Araban eta Gipuzkoan ez dute gehiengorik, eta, beraz, oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.