Etxebizitza
Giroa gori-gori Soleko kanpaldian: ultrek agur faxistak egin dituzte eta "Cara al sol" abestu dute
Espainiako banderak eta ikur faxistak zeramatzaten manifestariak plazan sartzeko ahalegina egin dute desfile militarraren ostean eta arratsaldean, 17:30ean. Poliziak dispositibo zabala ezarri du.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak etxebizitzaren aldeko greba babestu eta hauteskundeetan "inboluziorako arrisku larria" dagoela ohartarazi du
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ohartarazi du "eskubideak inbulaziorako arrisku larrian" daudela PPk eta Voxek Espainiako Estatua gobernatzea lortzen badute, eta Pedro Sanchezi eskatu dio ez uzteko lanik bukatu gabe.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Albiste izango dira: Tximino baztanga Euskadin, Maricarmeni omenaldiak eta Osasun Mentalaren Eguna
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Maricarmenen etxeraino, Madrilen, omenaldia egiteko
Kandelaz, lorez eta mezuz betetako bi aldare dituzte Madrilgo Puerta del Sol plazako kanpaldian, Maricarmen Abascal gogoan. 87 urteko emakumea asteazkenean hil zen, duela ia bi aste etxetik bota ostean. Horrek protesta oldea eragin du herrialde osoan, etxebizitzaren egoera salatzeko.
Legebiltzarrak ez du begi onez jo Maricarmenen auziarekin lotuta Sumarrek maizterren babesa indartzeko egindako proposamena
Sumarrek aurkeztutako legez besteko proposamena atzera bota dute gainerako alderdiek, EH Bilduk salbu. Guztira, 43 ezezko boto (EAJ, PSE, PP eta Vox) eta 27 aldeko boto (Sumar eta EH Bildu) jaso ditu. Koalizio abertzaleak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ere ez dira aurrera atera; bai, aldiz, EAJk eta PSEk aurkeztutako osoko zuzenketa.
Hego Euskal Herri osoa eremu tentsionatu izendatzeko proposamenak erregistratu ditu EH Bilduk
Koalizioak bi proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak etxebizitzaren arloan dituzten eskumenak baliatu eta EAE zein Nafarroa eremu tentsionatu izendatzeko prozedura has dezaten.
Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak iruzur batez ohartarazi du eta argitu du ez duela etxeetan ezer kobratzen
Partzuergoak ohar bidez azaldu duenez, erabiltzaileak zerbait ordaindu behar izanez gero uraren hurrengo fakturan gehitzen da.
PSOEko eta Mas Madrideko zinegotziek osoko bilkura gelditu dute Maricarmenen omenez minutu bateko isilunea egiteko
Bi alderdien ordezkariek euren txanda protesta egiteko erabiltzea erabaki dute, Udalak ez baitu ekimenik proposatu zentzu horretan. PP eta Vox ez dira altxatu eta ez dute txalorik jo ekintza amaitu denean.
Etxegabetze bat eta horren protagonista etxebizitzaren aldeko borrokaren sinbolo bihurtu dira
Maricarmenen kasuak eta ondorengo sumindura sozialak etxebizitza jarri dute eztabaida politikoaren erdigunean; izan ere, hauteskundeak aurreratzea ere eragin dute.
Melgosak akordioak eskatu ditu Maricarmeni gertatutakoa "berriro ez gertatzeko"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenaren arabera, "garrantzitsua da politika publikoak egitea pertsonen arazoak konpontzeko, ez sortzeko, ezta egurtzeko ere". Era berean, kezkatuta agertu da migratzaileen ezohiko erregularizazio prozesuan dabiltzanek urtebete dutelako lana aurkitzeko.
Albiste izango dira: Maricarmenen heriotza, azaroaren 11ko greba orokorra eta "Vaya Semanita"ren itzulera
Maricarmen Abascalen aldeko omenaldiak kandelaz bete du Puerta del Sol
Madrilgo Puerta del Sol kandelaz bete da, Maricarmen Abascalen oroimenez. 87 urteko emakumea asteazken honetan hil da, irailaren 23an etxetik bota zutenean, Estatu osoan etxebizitzaren egoeraren aurkako protestak hasi ostean.
Erreakzio politikoak Maricarmenen heriotzaren aurrean: doluminak eta sumindura
Sanchezek atsekabea agertu du, eta Feijook alderdikeriaz ez erabiltzeko eskatu dio. Rufian izan da gordinena: "Putakume alaenak".
Atsekabea eta amorrua Puerta del Solen, Maricarmen hil dela jakin ondoren
Bildutakoak iritzian bat etorri dira, eta adierazi dute etxebizitzaren aldeko protestak piztu zituen emakumeari egin dakioken "omenaldirik onena borrokan jarraitzea" dela.
Etxebizitzaren aldeko greba orokorra azaroaren 11n izango da
Estatu mailako sindikatuek arratsaldean baieztatu dute data hori. Horrez gainera, ELA, LAB eta ESK sindikatuak ere deialdi horretara batu dira. Azken horiek iragarria zuten Euskal Herriaren ikuspegitik eman nahi diotela lehentasuna arazoari.
Maizterren Sindikatua: "Espekulazioak eta errentismoak hil dute Maricarmen hil dute"
Alicia del Rio Madrilgo Maizterren Sindikatuaren bozeramaileak, asteazkenean, Maricarmen Abascalen borrokak utzitako ondarea nabarmendu du, eta "espekulazioak eta errentismoak egunero jendea hiltzen" dutela adierazi du.
Maricarmen hil da, etxebizitzaren aldeko protestak piztea eragin zuen Madrilgo 87 urteko emakumea
Maricarmen Abascal Madrilgo Gregorio Marañon ospitalean hil da. Han zegoen ingresatuta etxegabetu zutenetik.
Etxebizitzaren dekretuak Diputazio Iraunkorrean onartzea "legezkoa" da, baina ez da "polita", Estebanen hitzetan
EAJren bozeramaile Aitor Estebanek etxebizitzaren aferarekin "banderatxoei eragiteari uzteko" eskatu die batzuei eta besteei, eta Diputazio Iraunkorrean etxebizitzari buruzko dekretuak onartzea "legezkoa" dela esan du, nahiz eta ez zaion "ez ortodoxoaz, ez polita" iruditzen.