Etxebizitza
Azaroaren 11, etxebizitza eskubidearen aldeko Estatu mailako greba orokorra egiteko aukeratutako data
Horixe da Maizterren Sindikatuak proposatutakoa, eta UGTk jada baieztatu du data horretan izango dela, hala adostu duela CCOOrekin ere, baina 19:00etan eragile guztiek egingo duten batzarrean zehaztuko dela. ELAk, LABek eta ESKk oraindik ez dute argitu Estatu mailako lanuztearekin bat egingo duten ala ez, nahiz eta greba orokorraren alde agertu diren.
Diputazio Iraunkorra, hauteskunde aurrerako erakunde erabakigarria
Alderdi politikoetako 69 diputatuk osatzen dute, eta Kongresua ordezkatzen du. Parlamentua hauteskundeak deitu ondoren desegin zen, eta orain alderdi politikoen indar harremana desberdina da erakunde horretan. Hortaz, etxebizitza dekretuak onartzeko gorabeherak ere aldatu dira.
Ostegunean sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira. Alokairuaren nahitaezko luzapena jasotzen duena azaroaren 15eko Diputazio Iraunkorrean bozkatuko dute, eta zaila izango da onartzea, EAJk kontra egingo duela iragarri du eta.
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELAk, LABek eta ESKk mobilizaziorako deia egiteko asmoa dutela adierazi dute, etxebizitza-merkatuan Estatuak esku har dezala eskateko. CCOOk eta UGTk, ordea, etxea erosi ahal izateko soldata duinen alde egingo dute.
EAJk etxebizitzari buruzko lehen dekretuaren alde eta kontratuak automatikoki berritzeko arauaren kontra egingo du berriro
EAJk adierazi du eurek proposatutako aldaketa batzuk kontuan izan direla, eta Kongresuko Diputazio Iraunkorrean osoko bilkuran izandako jarrera bera izango duela, "erantzukizunagatik eta koherentziagatik".
ELA eta LAB, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako bidean
ELAk greba orokorra deituko duela esan du, eta "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko du. LABek ere lanean dagoela azaldu du, "Euskal Herritik eta Euskal Herriaren alde" egin nahi du. UGT eta CCOO sindikatuak atzo Madrilen ados jarri ziren greba orokorrera elkarrekin joateko.
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Etxebizitza dekretuen berritasun nagusiak
Dirudienez, neurri gehienak jasotzen dituen dekretua aurrera aterako da; aldiz, ez dirudi alokairuen luzapen automatikoa jasotzen duena onartuko dutenik, "anbizio handiko eztabaida" planteatzen baitu, Sanchezen arabera.
Espainiako Gobernuak etxebizitza dekretuak onartu ditu berriro, eta babestea eskatu du "gizatasunagatik" eta "sen onagatik"
Hori iragarri du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan.
Alokabideren etxebizitza bateko bizilaguna etxegabetu dute Bilboko Atxuri auzoan
AZET Bilboko etxebizitza sindikatuak salatu duenaren arabera, bertan 10 urte bizitzen daramatzan baliabide gutxiko emakume bat etxegabetu dute. Sindikatuaren arabera, Alokabideri ordaindu ezin diolako kaleratu dute, eta ez diote bizitoki-aukerarik eskaini. Jaurlaritzak dio pilatutako zorra oso handia dela, eta, negoziatzen ibili arren, ez duela ordaintzeko gaitasun faltarik frogatu.
Albiste izango dira: hauteskunde aurrerapena, etxebizitza dekretuak eta Arte Ederren Bilboko Museoa
Espainiako Gobernuak gaur onartu asmo ditu etxebizitza dekretuak
Parlamentua deseginda, Diputazio Iraunkorrean onartu nahi ditu, gehiengoa baitu dekretu orokorra ateratzeko. Hala ere, ezingo luke alokairu kontratuak berritzearen gainekoa onetsi, EAJren kontrako botoa dela eta. Jeltzaleek aurreratu dute dekretuaren "letra txikiak" zer dakarren jakin arte ez dutela zirt edo zart egingo.
Bi adingabe dituen familia bat etxegabetu dute Gasteizen
Gasteizen gertatutako azken bi etxegabetzeak salatzeko eta etxebizitza eskubide bermatua izan dadin, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etatik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan.
Justiziak Ayusoren eskaria baztertu eta ez du Soleko kanpalekua hustea aginduko
Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota ditu Madrilgo Erkidegoko Gobernuak eskatutako kautelazko neurriak. Bestalde, Solen kanpatu duten manifestariek bat egin dute Maizterren Sindikatuak azarorako deitutako greba orokorrarekin.
Milaka lagun kalera atera dira berriro etxebizitza ez dela negozioa aldarrikatzeko
Atzo Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan egin bezala, LABek Bilbora ekarri du gaur espekulatzaileen kontrako manifestazioa. Martxa jendetsua eta anitza izan da Bilbokoa, eta migratzaile askok hartu dute parte bertan.
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
LABek premiazko neurriak eskatu ditu espekulazioaren eta inbertsio funtsen aurka. Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Kongresuak etxebizitzari buruzko dekretuak atzera bota ostean.
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Etxebizitza Maizterren Sindikatuak jakinarazi du lan-sindikatuekin batera ari dela lanean etxebizitzaren aldeko greba orokorra deitzeko, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko
"Amaiera eman diezaiogun errentismoari, eta seinala ditzagun errudun guztiak" lelopean, jende multzo batek Madrilgo Alcala kalea zeharkatu du bart.
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Etxebizitzaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dituzte ostiral honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta.
Etxebizitza izan da protagonista 10 egunetan
Maricarmen etxegabetu zutenetik Kongresuak Espainiako Gobernuaren dekretuari ezezkoa eman bitartean igarotakoak, egunez egun.