Ostegun honetan sartuko da indarrean etxebizitza dekretu orokorra, eta azaroaren 15ean, alokairuen gainekoa
Argitaratu dira jada Espainiako Aldizkari Ofizialean. Alokairuaren nahitaezko luzapena jasotzen duena azaroaren 15eko Diputazio Iraunkorrean bozkatuko dute, eta zaila dirudi onartzea, EAJk iragarritako ezezkoaren ostean.
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu ditu Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo onartu zituen Etxebizitzari buruzko bi Errege Dekretuak, joan den asteko ostiralean Kongresuan bertan behera utzi ondoren onartutakoak. Horietako bat bihar jarriko da indarrean, eta alokairuaren nahitaezko luzapena jasotzen duena azaroaren 15ean jarriko litzateke Diputazio Iraunkorrak onartuz gero.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea hedabideen aurrean agertu zen atzo Moncloatik, aipatutako Errege Dekretuak onartu ondoren, horietan egindako aldaketa batzuk azaltzeko.
Gainera, Gobernuko presidenteak aitortu zuen bigarren dekretuak, alokairuen luzapen automatikoa arautzen duenak, ez duela gaur egun gehiengo parlamentarioaren babesik, eta, beraz, ez dela indarrean sartuko Diputazio Iraunkorrak berretsi arte. Eta hori ez da oso erraza izango, Juntsek ez ezik, EAJk ere ezezkoa emango diolako.
Hori dela eta, indarrean sartzeko epea atzeratu egin dute azaroaren 15era arte, orduan bozkatuko baita Kongresuko Diputazio Iraunkorrean.
Etxebizitza
Etxebizitza dekretuen berritasun nagusiak
Dirudienez, neurri gehienak jasotzen dituen dekretua aurrera aterako da; aldiz, ez dirudi alokairuen luzapen automatikoa jasotzen duena onartuko dutenik, "anbizio handiko eztabaida" planteatzen baitu, Sanchezen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
El Niño "Godzilla" hemen da eta historiako bortitzena izan liteke
Gutxienez hiru kilometroko auto-ilarak N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako noranzkoan
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda