ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA eta LAB, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako bidean

ELAk greba orokorra deituko duela esan du, eta "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko du. LABek ere lanean dagoela azaldu du, "Euskal Herritik eta Euskal Herriaren alde" egin nahi du. UGT eta CCOO sindikatuak atzo Madrilen ados jarri ziren greba orokorrera elkarrekin joateko.

GRAFCAV288. BILBAO, 04/10/2026.-La acampada por una vivienda digna sufrieron la pasada noche las lluvias en la capital vizcaína , tras sufrir un total de 150 incidencias por la intensa lluvia en Bizkaia, con numerosas inundaciones y balsas de agua en las carreteras.La alerta naranja da paso a un aviso amarillo que ha finalizado a las 06:00 este domingo.EFE/Luis Tejido

ELA sindikatuak etxebizitzaren aldeko greba orokorra deituko duela iragarri du. Ohar baten bidez adierazi duenez, arazoa "Hego Euskal Herritik jorratzea" lehenetsiko dute, eta horregatik lanean daude etxebizitzako sindikatuekin eta gainerako eragile sozial eta sindikalekin "erakunde guztien gaineko presioa handitzeko, bereziki EAEn eta Nafarroan". Izan ere, gogorarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskumen zabalak dituzte arlo horretan.

Sindikatuak datozen egunetan emango du greba orokorraren zehaztapenen berri.

LAB, bestalde, adierazi du greba orokorrerako deialdia adosteko lanean ari dela, beste sindikatuekin eta eragile sozialekin batera. Deialdi hori “Euskal Herritik eta Euskal Herriaren alde” egingo litzateke, ohar batean esan duenez.

Etxebizitza lehen mailako kezka soziala da, eta etxebizitza eskubidearen alde "maizterrak antolatzen" eta ekintza sindikalean eragiten hasi dela azaldu du LABek. Hori langile borrokarekin lotu du. “Langile guztioi eragiten digu, eta etxebizitzaren prezioen garestitzea eta espekulazioa langileak pobretzeko eta langileen arteko arrakalak sakontzeko arrazoi nagusietako bat da”, azaldu du.

Greba orokor bakarra?

Atzo, astelehena, CCOO eta UGT sindikatuek udazkenerako 24 orduko greba orokorra egitea adostu zuten, soldata duinak eta etxebizitza duinak lortzeko. Neurri hori zuzendaritza-organo gorenek berretsi beharko dute orain, bi erakundeek ohar baten bidez iragarri zutenez.

24 orduko lanuztearen behin betiko data plataforma sozialekin eta Maizterren Sindikatuarekin batera zehaztuko dute. "Joan den asteburuko manifestazioek eskari horren indarra erakutsi dute, eta erantzuna eskaera horri eusten dioten erakunde guztien artean eraiki behar da", argudiatu zuten atzo Madrilen egindako agerraldian.

Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiak greba orokorrerako elkarrizketetan murgilduta daude, eta, orain, deialdiari nola ekingo dioten argitzeko dago, hau da, ELAk eta LABek Espainiako sindikatu nagusien deialdiarekin bat egingo duten ala, bananduta, beste egun batean lanuzteak egingo dituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X