Azaroaren 11, etxebizitza eskubidearen aldeko Estatu mailako greba orokorra egiteko aukeratutako data
Horixe da maizterren sindikatuak proposatutakoa, eta UGTk jada baieztatu du data horretan izango dela, hala adostu duela CCOOrekin ere, baina 19:00etan eragile guztiek egingo duten batzarrean zehaztuko dela. ELAk, LABek eta ESKk oraindik ez dute argitu Estatu mailako lanuztearekin bat egingo duten ala ez, nahiz eta greba orokorraren alde agertu diren.
Etxebizitza eskubidearen aldeko Estatu mailako greba orokorra azaroaren 11n izango den uste osoa dago jada, hau da, Espainiako hauteskunde-kanpainaren atarian izango dela.
Data horixe proposatu du maizterren sindikatuak, eta baieztatu egin du UGT sindikatuak. Pepe Alvarez sindikatuaren idazkari nagusiak esan du CCOOrekin ere adostu duela jada data hori, baina gaur arratsaldean, 19:00etan, Madrilen eragile guztiek egingo duten batzarrean zehaztuko dela guztia.
Data horrek Madrilgo Soleko kanpaldian parte hartzen direnen oniritzia omen du.
Behin betiko baieztatuz gero, azaroaren 29ko hauteskundeak baino 18 egun lehenago egingo litzateke greba orokorra, eta hauteskunde-kanpainaren atarian.
Euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA eta LAB greba orokorra egitearen alde agertu dira, ESK bezalaxe, baina oraindik ez dute erabaki Estatukoarekin bat egin ala propioa antolatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Taxilariek legea betetzea eta ibilgailu gidaridunen gaineko kontrola handitzea eskatu dute
Medikuek urriaren 28ko greba mugagabea atzeratu egin dute, hauteskunde deialdia dela eta
Etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorra: deialdi bat edo bi izango dira Hego Euskal Herrian?
ELA eta LAB, etxebizitza eskubidearen aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako