ETXEBIZITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreakzio politikoak Maricarmenen heriotzaren aurrean: doluminetatik sumindurara

Sanchezek atsekabea agertu du "norberarena" egin duen heriotzagatik, eta Feijook alderdikeriaz ez erabiltzeko eskatu dio. Rufian izan da gordinena: "Putakume alaenak".

BARCELONA, 23/09/2026.- Unos centenares de personas han salido a la calle este miércoles en Barcelona al grito de "Maricarmen no estás sola" para protestar por el desahucio de esta anciana en Madrid. El Sindicat de Llogateres, el El Sindicat d’Habitatge Socialista de Catalunya (SHSC) y otras entidades han convocado una protesta en la calle Mallorca, frente a la Delegación del Gobierno en Cataluña, tras el desahucio de Maricarmen, una mujer de 87 años con discapacidad que residía desde hace siete décadas en una vivienda de la calle Alcalde Sáinz de Baranda de Madrid. EFE/Marta Pérez
Maricarmen kaleratzearen aurkako protesta. Argazkia: EFE

Maricarmen Abascal Madrilen etxegabetutako 87 urteko emakumearen heriotzak sumindura eta erreakzio sorta eragin du gizartean eta esparru politikoan. Izan ere, etxebizitza eskubidearen aldeko ikur bilakatu da emakume haren irudia.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak dolumina adierazi du, eta babesa adierazi die bai Maricarmen inguruari, bai "galera hori gure sentitzen dugun guztioi".

Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak "errespetua" eskatu du, eta bere kasuaren "erabilera interesatua" errefusatu du: "Ez kanpainarik, ez alderdirik".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak salatu duenez, Maricarmen "ez da hil, bere etxea eskuratu nahi zuten putreek, justiziak eta hori ahalbidetu zuten administrazioek hil dute".

Diputatuen Kongresutik, Oskar Matute EH Bildukoak, doluminak eman ostean, esan du "Maricarmenek etxebizitza larrialdiaren aldeko borrokari aurpegia jarri ziola eta milioika kontzientzia astindu" zituela, eta "omenaldirik onena" izango litzatekeela "horrelakorik berriro ez gertatzea".

Gabriel Rufian ERCk ganbera horretan duen bozeramaileak albistea partekatu du X-n, mezu labur honekin: "Putakume alaenak".

Maria Chivite Nafarroako presidenteak "Maricarmen ikur huts ez izateko" deia egin du.

Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusiak, azaroaren 11ko greba orokorraren antolatzaileetako batek, heriotza "etxetik bota eta kalean utzi zuen sistema baten krudelkeriagatik" gertatu dela salatu du.

Alicia del Rio Maizterren Sindikatuko bozeramaileak adierazi duenez, "espekulazioak eta errentismoak hil dute Maricarmen".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X