Iruñea
2025/03/08 - 11:30
Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik
Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.
2025/03/08 - 06:00
Martxoaren 8ko manifestazioen ordutegiak
Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunerako Euskal Herriko hiriburu guztietan.
2025/03/08 - 06:00
M8ko manifestazioak Euskal Herrian
Aurten 50 urte bete dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ofizialki izendatu zutenetik. Aurten ere kaleak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzen duten pertsonez beteko dira.
2025/03/07 - 21:39
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean
Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/03/04 - 17:03
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa urtarrilaren 6an jazo zen, hiriburuko bus geltokian.
2025/03/02 - 17:05
Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz
Duela sei urte jaio zen Iruinkokoa, kultur elkarteek elkarlanean sortutako festa. Koko beltzak eta koko zuriak ditu protagonista, eta horiekin batera dantzariak, bertsolariak eta musikariak ateratzen dira Alde Zaharreko kaleetara.
2025/03/02 - 11:04
Elurbustia Iruñean, goizeko hotzarekin batera
Aurreikusita zegoen moduan, elur-kota nabarmen jaitsi da igande honetako lehen orduetan, eta horren erakusgarri da Nafarroako hiriburuan bota duen elurra.
2025/03/01 - 23:25
Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.
2025/02/27 - 11:07
La Manadako bost zigortuetako biri 15 urtetik 14ra jaitsi dizkiete zigorrak
Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak 2024ko uztailean emandako jurisprudentzia-doktrinari jarraitzea "juridikoki derrigorrezkoa" dela uste du Nafarroako Auzitegiak. Orduan, Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jasitea onartu zuen 'Soilik bai da bai' legeak ekarritako aldaketak tarteko.
2025/02/25 - 15:15
Euskal Herriko Mugimendu Feministak faxismoaren aurkako aliantza feministak aldarrikatuko ditu martxoaren 8an
Martxoaren 8ko manifestazio handienak Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituzte: Baionan (17:00), Bilbon (18:00), Donostian (12:30), Gasteizen (12:30) eta Iruñean (13:00).
2025/02/22 - 21:38
Palestinari babesa eman eta Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dute Iruñean
Manifestazioaren deitzaileek salatu dutenez, "Israelek azken 15 hilabeteetan egindako suntsiketaren basakeria eta deshumanizazio mailak ez du aurrekaririk historia modernoan, bai intentsitateagatik, baita aldebakartasunagatik ere".
2025/02/22 - 20:42
Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta
Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.
2025/02/18 - 11:01
Punto de Vistak 60 pelikula proiektatuko ditu hemeretzigarren edizioan
Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialeko 17 pelikulak pelikula onenaren, zuzendari onenaren eta film labur onenaren sariak, publikoaren eta gazteriaren saria irabazteko lehian izango dira.
2025/02/16 - 17:21
Milaka lagun elkartu dira Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan
Nafarroako Volkswagen, Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa eta Tenerias Omegako enpresa-batzordeek deitu dute mobilizazioa. Industria Legea baliatuz, deslokalizazioen eta itxieren kontrako "bermeak" ezartzeko eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari.
2025/02/16 - 14:02
Milaka lagun bildu dira Iruñean Nafarroako industria sektorearen etorkizuna aldarrikatzeko
Etorkizuna kolokan duten Eskirozko BSH, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Sunsundegui, Tasubinsa, Tenerias Omega eta Nafarroako Volkswageneko enpresa-batzordeek deitutako mobilizazioa izan da.
2025/02/15 - 14:49
Abiadura Handiko Trenak eragindako ''esklabotza'' salatu du AHT Gelditu! plataformak Iruñean
Dozenaka lagun manifestatu dira Nafarroako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren makroproiektuaren aurka, eta AHTko lanetako langileek dituzten lan-baldintzak salatu dituzte.
2025/02/12 - 22:37
Euskal hiriburuetako alkate eta alkateordeek jaien inguruan eztabaidatu dute Baionan
Joseba Asironek, Eneko Goiak, Jean Rene Etchegarayk, Beatriz Artolazabalek eta Juan Mari Aburtok jaien ereduari eta herritarren segurtasunari buruzko hausnarketa egin dute.
2025/02/12 - 14:10
Nafarroako Auzitegiak urte eta erdi gehitu dio bikotekidea jo, bortxatu eta mehatxatu zuen gizonaren zigorrari
Indarkeria matxista egotzita, Lurralde Auzitegiak ezarritako epaiari helegitea aurkeztu zioten Fiskaltzak eta akusazio partikularrak, eta horren zati bat onartu du orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Horrenbestez, 9 urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia bete beharko du gizonak.
2025/02/09 - 18:50
Elkarretaratzeak egin dituzte Iruñean, Tuteran, Zangozan eta Lizarran ETAren Nafarroako 42 biktimen omenez
Nafarroako Parlamentuak otsailaren 11 'ETAren biktimen omenezko egun' izendatu zuenetik hamar urte betetzen diren honetan, ETAren biktimak omentzeko ekitaldiak egin dituzte igande honetan Foru Erkidegoan.