Cebada Gago ganadutegiko zezenek bi lagun adarkatu dituzte, entzierro luze eta arriskutsu batean
5 minutu eta 22 segundo behar izan dituzte bidea egiteko, eta tentsio eta arrisku handiko uneak izan dira. Zezenak adarkatu dituenaz gain, beste zazpi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Cebada Gago ganadutegiko zezenek bazuten arriskutsu fama, eta berretsi egin dute: bi lagun adarkatu dituzte entzierro luze eta arriskutsu batean.
Lehen balantzearen arabera, zazpi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Entzierroa oso arriskutsua izan da, izan ere, zezen beltz bat taldetik bereizi da eta behin eta berriro biratu egin da, bidean atzera eginez eta batera eta bestera adarrak botaz.
08:00etako suziriarekin, Santo Domingoko aldapan gora abiatu dira animaliak, taldea luze-luze eginda, eta batera eta bestera adarrak botaz. Segidan, zezena gaztainkara jarri da buruan beste lau joaldunekin batera.
Udaletxe plazan, gaztain koloreko zezenak abiadura handia hartu du, gainerako zezenak atzetik zituela. Tarte horretan hainbat eroriko gertatu dira, abiadurak eta korrikalari kopuruak eraginda.
Taldeak bitan banatuta egin du Estafetako bidea eta tarte horretan zezenen aurrean korrikaldi ikusgarriak izan dira. Hala ere, tarte horretan zezen beltz bat atzean gelditu da, eta arrisku eta tentsio uneak izan dira.
Buruan zebiltzan zezenek elkarrekin egin dute zezen plazarako bidea, eta tartean arrisku uneak eta erorketak izan dira.
Hala ere, protagonista nagusia Estafetan atzean gelditu den zezen beltza izan da. Behin eta berriro biratu da eta korrikalarien aurka egin du.
Estafetan, Telefonican eta azken zatian ere erasokor aritu da, eta hainbat tentsio une eragin ditu. Azkenean, ordea, unaien laguntzaz, sartu da zezen plazako ukuiluan.
Guztira, 5 minutu eta 22 segundo behar izan dituzte Cebada Gagoko zezenek ibilbide osoa egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera