Albiste izango dira: Sanchezen agerraldia Cerdan auziagatik, sanferminetako hirugarren entzierroa eta Bilbo-Bilbo etaparen aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanchez Kongresuan: 'Cerdan auzia' lehertu zenetik lehen aldiz, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak agerraldia egingo du Diputatuen Kongresuan, azalpenak emateko eta ustelkeriaren aurkako neurriak iragartzeko. Saioa 09:00etan hasiko da.
Sanferminetako hirugarren entzierroa: Alvaro Nuñez ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko sanferminetako hirugarren entzierroan. Egunero bezala, zuzenean, jarraitu ahal izango da Orainen eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Bilbo-Bilbo etaparen aurkezpena: 2025eko Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa Bilbon hasi eta Bilbon bukatuko da. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Javier Guillen Vueltako zuzendariak ibilbidea aurkeztuko dute, 11:00etatik aurrera.