Albiste izango dira: abisu horia euriagatik, sanferminetako bosgarren entzierroa eta Yeray Alvarezen positiboa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ekaitza eta euria: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostiral arratsalderako, zaparrada handiak espero direlako, batez ere Araban, 18:00etatik aurrera. Era berean, AEMETek abisu horia ezarri du, 16:00etatik aurrera, Nafarroako isurialde atlantikoan eta Pirinioetan, prezipitazioengatik, eta alerta laranja, erdialdean eta Erriberan, fenomeno beragatik.
- Sanferminetako bosgarren entzierroa: Jandilla ganadutegiko zezenak izan dira protagonista Iruñeko 2025eko sanferminetako bosgarren entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahal dira Orain-en eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Yeray Alvarezek positibo eman du: Yeray Alvarez Athleticeko atzelariak positibo eman du dopinaren aurkako kontrol batean. Jokalariak berak azaldu duenez, Athletic eta Manchester United taldeen arteko partidan eman zuen positibo, "nahi gabe", ilea erortzea galarazteko hartu zuen sendagai batek legez kanpoko substantzia bat zuelako, berak jakin gabe.