Entzierro garbia eta azkarra, Victoriano del Rio ganadutegiaren eskutik
Zezenek 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte bidea egiteko. Lehen balantzearen arabera, zazpi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, kolpeak hartuta.
Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek entzierro garbia eta azkarra egin dute. Aurtengo entzierrorik garbiena izan da gaurkoa, adarkaturik gabekoa.
Lehen balantzearen arabera, zazpi lagun eraman dituzte ospitalera, kolpeak hartuta.
Zezenek bat eginda egin dute ia ibilbide osoa, une batzuetan taldea luzatu egin da, baina hautsi gabe. 2 minutu eta 19 segundo behar izan dituzte guztira bidea egiteko.
08:00etako suziriarekin, Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak joaldunen atzetik abiatu dira Santo Domingoko aldapan gora.
Joaldunak buruan zirela, zezenak abiadura hartzen hasi dira. Udaletxe plazan animalia gorrixka bat buruan jarri da eta zezen beltz batek itxi du taldea. Posizioak aldatu gabe egin dute Mercaderes eta Estafeta kaleetan barrenako bidea.
Estafeta kalean taldea luzatu egin da, baina erabat hautsi gabe. Zezenen artean tarte politak sortu dira eta korrikalariek adarren artetik korrika egiteko aukera izan dute.
Zezen batek edo bestek adarrak bota eta ohiko erorikoak izan badira ere, berretsi egin da ganadutegiak duen zintzo ospea.
Telefonicako zatian joaldunetako bat jarri da buruan, eta parte-hartzaileek animalien adarretatik gertu korrika egin ahal izan dute.
Azkenik, taldea luze-luze eginda sartu da zezen plazan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian