Villavesen grebak aurrera jarraitzen du eta gutxieneko zerbitzuak kolokan egon daitezke
Langile batzordeak salatu duenez, TCC enpresak, Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak "abandonatu" egin dituzte.
Autobus bat Iruñean, artxiboko irudi batean.
TCC enpresako langile batzordeak (UGT, CCOO, ELA, LAB eta ATTU) greba mugagabeari eutsiko dio, eta ez du baztertzen ezarritako gutxieneko zerbitzuak ez betetzea. Hala ere, negoziazioari tartea utzi nahi dio, eta asteburura arteko epea jarri du.
Oraingoz, Alberto Longas langileen batzordearen presidenteak asteazken honetan adierazi duenez, azken bitartekaritza saioa izan zenetik, enpresa "ez da eseri" eta ez du haiekin "inolako harremanik izan".
Kazetarien galderei erantzunez, TCC enpresak, Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak "abandonatu" egin dituztela salatu du.
Azkenak eskerrak eman dizkie herritarrei emandako babesagatik.