Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 10ea, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bilbao BBK Live: Gaur abiatuko da Kobetamendin, Bilbao BBK Live musika jaialdia. Pulp britpop taldea buru dela, Kaytranadari, Ca7riel & Paco Amorosori eta Bicepi toki egingo die, besteak beste, lehenengo egunerako britainiar proposamen interesgarriz mukuru betetako kartelak: Michael Kiwanuka, English Teacher, Wunderhorse, etab.
- Sanferminetako laugarren entzierroa: Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko San Fermin jaietako laugarren entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira Orain-en eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Sanchezen azalpenen ondorengo egunean: 'Cerdan auzia' lehertu zenetik, lehen aldiz, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Diputatuen Kongresuan azalpenak eman zituen atzo. Bazkide parlamentarioek Sanchez babestu zutela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak, taldeen aldetik kritika gogorrak izan baziren ere.