Ekainak 6
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokak “arnas-unea eta sorkuntzaren plaza” irekiko ditu

Ekainaren 6an, Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo da Lapurdiko udalerrian, zazpigarrenez, Baltsan elkartearen eta Argia komunikabidearen ekimenez. Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute.

Jurgi Ekiza
Jurgi Ekizaren kontzertu batek itxiko du Azoka

Baltsan elkarteak eta Argia komunikabideak Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren zazpigarren edizioa antolatu dute ekainaren 6rako, “euskara euskaratik eta euskaraz elikatzeko, sorkuntza sustatu eta haren aniztasun eta aberastasunaz gozatzeko”.

Azokaren aurretik, atariko gisa bi saio izango dira Baigorrin (“Pleibak” Miren Amurizaren bertso saio literarioa Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenarekin, maiatzaren 22an) eta Donibane Lohizunen (“Deiadarra” Aritz Ibarraren liburuaren aurkezpena, maiatzaren 28an).  

Ekainaren 6an, bestalde, 41 argitaletxe eta autoekoizle bilduko dira Azokan, 33 liburugile (Katakrak, Erein, Jakin, Igela, Pamiela, Txalaparta, Nabarralde, Maiatz, Susa…) eta 8 musikagile (Usopop, Balio Dute, Maitakultura...), eta zuzenean arituko dira musikari batzuk: Xabier Badiola, Maite Larburu, Pantxix Bidart eta Marie, Indigo taldea eta (20:00etan, Azoka bukatzeko) Jurgi Ekiza.

Aurtengo omendua Beñat Oihartzabal idazle, hizkuntzalari eta irakaslea izango da. Irekitze ekitaldian, 10:00etan, omenaldia egingo diote, eta jarraian solasean arituko da Celine Mounole Hiriart-Urrutyrekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X