Euskal artea Veneziara itzuliko da 50 urte geroago
1976an, Franco hil eta urtebetera, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, eta maiatzaren 6tik 8ra “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian Eusko Jaurlaritzak eta hainbat aditu eta artistak.
“I Baschi alla Biennale 1976/2026” programaren aurkezpena
Euskal artea Veneziako Bienalera itzuliko da aurten, 1976an lehen aldiz agertu eta 50 urtera, “I Baschi alla Biennale 1976/2026” programa instituzional, akademiko eta artistikoaren eskutik.
Imanol Pradales lehendakaria izango da maiatzaren 6tik 8ra bitartean Venezian zabalduko den euskal ordezkaritzaren buruan, eta, harekin batera, parte hartuko dute Joseba Zulaika, Miren Vadillo, Peio Aguirre, Beñat Sarasola eta Leire Vergara adituek eta Jose Maria Zabala, Damaris Pan, Mari Puri Herrero eta Itziar Okariz artistek, besteak beste.
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekimenaren aurkezpenean gogorarazi dutenez, euskal artisten talde batek “herrialde baten ahotsa” eraman zuen Veneziara: “Keinu hura ez zen keinu kultural hutsa izan, askatasun, duintasun eta baieztapen kolektiboaren adierazpena ere izan zen”, adierazi du.
Testuinguru horretan, Bienalak lekua egin zion euskal artistek bultzatutako programari, 1976an, eta, pabiloi propiorik izan gabe ere, Venezia nazioarteko bozgorailu bihurtu zen. “Zinemaren, musikaren eta ikusizko arteen bitartez, Nestor Basterretxea, Fernando Larruquert, Jose Antonio Sistiaga edo Mikel Laboa gisako artistek nazioarteko eztabaidaren erdigunean kokatu zuten Euskal Herriko errealitate kultural eta politikoa”.
“I Baschi alla Biennale 1976/2026” proiektuak “memoria, pentsamendua eta sormena” uztartuko ditu, eta haren ardatz instituzionalak Scuola Grande San Giovanni Evangelista izango du agertokia; maiatzaren 7an, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldi ofiziala egingo da bertan.
Ardatz akademikoa Veneziako Ca’ Foscari Unibertsitatean garatuko da, “Euskadi Veneziako Bienalean, 1976: memoria etorkizunerako” jardunaldiaren bidez, eta ardatz artistikoa Palazzo Contarini della Porta di Ferro jauregian garatuko da.
Material historikoa izango da bertan gozagai eta aztergai: …ere erera baleibu izik subua aruaren… Jose Antonio Sistiagaren filma (1968-1970), Ama Lur Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquertena (1968), Axut Jose Maria Zabalaren filma (1975), Arriluce Jose Angel Rebolledorena (1971-1975), Ikimilikiliklik ikuskizunaren musika (Artze anaiak, 1975) eta Juicio de Burgos (manifestación) Mari Puri Herreroren margoa (1971).
Horrekin batera, gainera, hainbat lan garaikide ere izango dira Venezian: Dobla Damaris Panen margoa eta Irrintzi Repetición (Itziar Okariz) eta Tripak tokitik (Tripak) performanceak.
Zure interesekoa izan daiteke
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.
Musika proiektuei bideratuko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka aurten
Euskarri fisiko zein digitalean bi lan baino gutxiago argitaratu dituztenek hartu ahalko dute parte deialdian, irailaren 21a baino lehen. 15.000 euroz lagundutako lana euskarazkoa izango da, hitzik badauka, eta 2027ko Durangoko Azokan aurkeztuko da emaitza.
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.