Albiste izango dira: Sanferminetako bigarren entzierroa, Gasteizko lorezainen bozketa eta Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanferminak: Cebada Gago ganadutegiko zezenak izango dira protagonista 2025eko San Fermin jaietako bigarren entzierroan. Entzierro guztiak zuzenean jarraitu ahalko dira Orain-en eta ETB1en, 07:45etik aurrera.
- Gasteizko lorezainen greba: Gasteizko lorezainek Lan Sailak aurkeztutako proposamena bozkatuko dute, sindikatuek "nahikoa ez" dela uste duten arren. Enviser enpresak, Gasteizko lorategiak mantentzeaz arduratzen den azpikontratak, proposamena onartu du.
- Bilbao BBK Live jaialdiaren aurkezpena: Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an egingo dute, Kobetamendin, eta horren atarian, gaur egingo dute aurkezpen ekitaldia 11:00etatik aurrera.