Delitu eta larrialdi gutxiago izan dira sanferminen lehen erdian
Sexu-erasoen kopurua % 62 jaitsi da; salaketak, berriz, % 26. Lapurretak izan dira, batik bat.
2025eko San Fermin jaien erdian, sexu-erasoen salaketen kopuruak beherakada nabarmena izan du, orain arte sei izan dira, hau da, % 62 jaitsi dira 2024an erregistratutako 16 salaketekin alderatuta. Zazpi atxiloketa egin dira gisa horretako delituekin lotuta.
Foruzaingoak, Iruñeko Udaltzaingoak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak, guztira, 782 salaketa jaso dituzte jaien lehen lau egunetan, hau da, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, % 26 gutxiago. Denbora horretan, 95 atxiloketa egin dituzte.
Salaketen artean, gehien-gehienak lapurretak dira oraindik ere, 526 kasu zenbatu dituzte. Zifra horrek % 27ko beherakada islatzen du, 2024ko datuekin alderatuta.
Ostegunean eman dute datuon berri Amparo Lopezek, Nafarroako Barne Funtzio Publiko eta Justizia kontseilariak, eta Fernando Dominguezek, Osasun kontseilariak SOS Nafarroako Aretoa bisitatu dutenean.
Lehen lau egun hauetan, SOS Nafarroa zerbitzuak, batez beste, 2.248 dei hartu ditu egunean, 2024an erregistratutako batezbestekoa (2.571) baino gutxiago. Guztira, 8.995 dei jaso dira 112 telefonoaren bidez; iaz, berriz, 10.791 izan ziren.
Mobilizazio espezifikoei dagokienez, 248 esku-hartze egin dira, eta horietatik 151 anbulantziek egin dituzte. Kopuru horiek ere aurreko urtekoak baino txikiagoak dira, orduan 321 mobilizazio eta anbulantzia bidezko 223 lekualdatze erregistratu ziren, hau da, % 22,7 apaldu da datua.
Entzierroei dagokienez, SOS Nafarroa koordinazio-zentroak 24 anbulantzia mobilizatu eta 25 lekualdatze egin ditu lehen lau egunetan.
Bestalde, Dominguezek osasun arloko behin-behineko balantzea egin du, eta adierazi du uztailaren 6ko eguerditik gaur arte 1.734 larrialdi artatu direla Nafarroako Unibertsitatea Ospitalean; 713, San Martin doktorea osasun-zentroan, eta 599, Buztintxuriko zentroan.
Gorabehera gehienak traumatismoak, intoxikazio etilikoak eta erasoak izan dira, ospakizunekin lotutako beste arrazoi batzuen artean. Erietxean 117 larrialdi orokor eta 6 pediatriko erregistratu dira, eta ospitaleez kanpoko larrialdietan, berriz, 106.
Azkenik, iragarri dute uztailaren 15ean, jaiak amaitu ondoren, balantze orokorra aurkeztuko dela, eta aurreko urteetako datuekin alderatuko direla aurtengo datuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.