MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hildako bat Hierro uhartera azken orduotan iritsitako migratzaileetako bat

Horrez gain, ostiralean itsasoan egindako erreskate luze baten ondoren Hierro uhartera iritsitako 14 migratzaileen gorpuak lurperatuko dituzte La Fronterako, El Mocanaleko eta El Pinarko udal-hilerrietan. Erreskatean, gainera, sei pertsona zauritu eta beste 84 migratzaile erreskatatu zituzten.

. LA RESTINGA (EL HIERRO), 27/11/2026.- El cayuco rescatado a la deriva a unos 72 kilómetros de El Hierro ha llegado al puerto de La Restinga, asistido por la Salvamar Acrux, con 14 cadáveres a bordo, que han sido desembarcados en la tarde de este viernes por un amplio dispositivo de emergencia. EFE/ Gelmert Finol

Migratzaileak Hierrora iristen. Argazkia: EFE

Itsas Salbamenduak 218 pertsona zeramatzaten bi kaiuko erreskatatu ditu azken orduotan, La Restinga portutik gertu, Hierro uhartean.

Lehen patera Guardia Zibilak aurkitu du, uhartetik 13 miliara. Ondoren, Acrux erreskate-ontzia bidali dute haren bila. Ontzian 87 pertsona zihoazen: 68 gizon, 9 emakume eta 10 adingabe. Horietako bat hilik iritsi da uhartera. Migratzaileak igande goizeko 08:00etan lehorreratu dituzte.

Bigarren patera, berriz, larunbat gauean aurkitu zuen Guardia Zibilak, La Restingatik 12 miliara. Diphda erreskate-ontziak uharteraino eskoltatu zuen, eta 131 pertsona lehorreratu ziren 22:15ean. Horien artean, Saharaz hegoaldeko jatorria duten 25 emakume eta 25 adingabe zeuden.

Ostiralean hildako 14 migratzaileak lurperatu dituzte

Bestalde, joan den ostiralean itsasoan egindako erreskate luze baten ondoren Hierro uhartera iritsitako 14 migratzaileen gorpuak igande arratsaldean lurperatu dituzte. Erreskate hartan, beste 6 pertsona zauritu ziren eta 84 migratzaile bizirik erreskatatu zituzten.

Ildo horretatik, 5 migratzaile La Fronterako hilerrian lurperatu dituzte, 11:00etan. Beste 4, berriz, El Mocanaleko hilerrian ehortzi dituzte, 14:00etatik aurrera, Valverdeneko Udalak jakinarazi dunez.

Gainerako 5 migratzaileak El Pinarko hilerrian lurperatu dituzte, 17:00etatik aurrera.

 

 

GRAFCAN2301. VALVERDE (EL HIERRO), 29/11/2026.- Entierro en el cementerio de El Mocanal, en el municipio de Valverde en El Hierro, de 4 de los 14 inmigrantes fallecidos en un cayuco cuando se dirigían a Canarias y que fueron rescatados el pasado viernes en aguas cercanas a la isla por dos embarcaciones de la Guardia Civil y Salvamento Marítimo. EFE/ Gelmert Finol

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X