GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi pertsona zauritu dira N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean, bi autok aurrez aurre talka eginda

Ospitalera eraman dituzte guztiak. Errepidea itxi dute bi noranzkoetan. 

Zazpi pertsona zauritu dira gaur N-634 errepidean, Getaria eta Zarautz artean, bi autok aurrez aurre talka eginda, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ospitalera eraman dituzte guztiak.

Ezbeharra 12:30ean jazo da, 21. kilometroan. Errepidea erabat itxi dute, eta hala egongo da garbiketa lanak bukatu arte. 

Ilarak sortu dira bi noranzkoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X