Trafiko-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kadaguako korridorea bi noranzkoetan moztu dute, bi ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz

Ezbeharra 18:00ak aldera gertatu da, BI-636 errepidean, Zalla parean.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan da gaur arratsaldean BI-636 errepidean, Zalla parean (Bizkaia), eta zirkulazioa erabat itxi behar izan dute bi noranzkoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 18:00ak aldera izan da, eta hainbat anbulantzia bertaratu dira, baina oraingoz ez dute jakinarazi zaurituak izan diren ala ez, ezta horien larritasuna ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X