Zalla
Karrantza eta Aranguren arteko C5 linea berria maiatzaren 6an jarriko dute abian
Lanegunetan, bost tren zerbitzu berri egongo dira norabide bakoitzean, eta asteburuan, bakarra. Guztira, 101 joan-etorri —orain arte baino % 85 gehiago— izango dituzte astean inguru horietako bizilagunek.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Puentek adierazi du Zallan 24 trenbide-pasagune kendu egingo dituztela, aurreko asteko istripuan lagun bat hil ostean
Ministroak aitortu duenez, udalerri hori da Euskal Autonomia Erkidegoan "trenbide-pasagune gehien" dituena, eta baliteke "Espainiako trenbide-sare osokoa" izatea ere, 34 trenbide-pasagune baititu.
Zallan trenak harrapatuta hildako gidaria banatzaile lanetan ari zen, ELAren arabera
Sindikatuak zabaldu dituen datuek diote aurten lanean hil diren pertsonen % 29 gidariak izan direla eta jasaten dituzten “lan erritmo altuak” salatu ditu.
Zallako bizilagunak kezkatuta eta haserretuta, trenbide-pasaguneengatik
Ostegun honetan, furgoneta bateko gidaria hil egin da trenarekin talka egin ostean, trenbide-pasagune baten parean. Auzokideek konponbideak eskatu dituzte, baina jakin badakite ez dela erraza izango. Izan ere, Zallak 30 trenbide-pasagune baino gehiago ditu, Renfeko C4 lineak herria zeharkatzen baitu.
Tenperatura maximoak 40 ºC-ra iritsi dira barnealdeko zenbait tokitan, igande arratsalde honetan
Hain zuzen ere, 40,5 ºC-ra iritsi dira Amurrion eta 40,3 ºC-ra Zallan eta Noainen, besteak beste. Kostaldean, aldiz, nabarmen baxuagoak izan dira.