Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan
Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.
Sei pertsona zauritu dira igandean Zallan (Bizkaia), 26. kilometroan, BI-636 errepidean izandako auto istripuan. Osasun-zentroetara eraman dituzte guztiak.
Istripua eguerdian jazo da, Kadaguako korridorean, Bolunburuko tuneletatik gertu, eta zirkulazioa eten behar izan dute larrialdietarako zerbitzuak lanean aritu diren bitartean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lehen datuen arabera, bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, eta beste bi autok atzetik jo dituzte ondoren.
Autoen joan-etorria etenda egon da bi noranzkoetan, baina 13:35 aldera ireki dute berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera