Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita

Gertakariak urriaren 13an izan ziren, asteartean, 11:20 aldera. Ikertua bikotekide ohiaren etxera joan zen, nahiz eta emakumeak esana zion ez zuela nahi gizona harenera joaterik.

Iruñeko Instantzia Auzitegiko Emakumearen aurkako Indarkeriaren Ataleko 2. salako titularrak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri dio 29 urteko gizon bati, bikotekide ohiaren etxean, San Juan auzoan, sexu-erasoa eta labanaz mehatxu egitea egotzita.

Udaltzainek gizona atxilotu, eta, gaur, asteazkenez, epailearen esku utzi dute. Sexu-eraso, hertsapen, mehatxu eta tratu txar delituak egotzi dizkiote, iturri judizialek jakitera eman dutenaren arabera.

Gertakariak urriaren 13an, asteartean, izan ziren, 11:20 aldera. Atxilotuaren bikotekide ohiak esana zion ez zuela hura bere etxera joaterik nahi, eta, hala ere, gizona joan egin zen.

Epaileak espetxeratzea erabaki du, gizonak ihes egiteko arriskua duela uste baitu, ikertutako delituei dagozkien zigorrak kontuan hartuta, eta delitua berriz egiteko arriskua ere baztertu ezin dela iritzita.

Espetxeratze-autoa ez da irmoa, eta erreforma-errekurtsoa aurkez daiteke hiru eguneko epean, edo apelazioa, bost eguneko epean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X