TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Oñatiko erasoa, New Orleanseko harrapaketa eta tiroketa Montenegron

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oñatin erasoa gertatu den tabernaren kanpoaldea
Oñatin erasoa gertatu den tabernaren kanpoaldea. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Oñatiko erasoa: Oñatin bost pertsona labanaz zauritzeagatik Urtezahar gauean atxilotutako 32 urteko gizona hurrengo orduetan utziko dute epailearen esku. Bien bitartean, atxilotua ertzain etxean dago. Erasotzaileak bost lagun zauritu ditu, lau gizon eta emakume bat. Bost zaurituetako bati ebakuntza egin behar izan diote izterrean, eta beste batek bat ospitalean dago oraindik, lepo inguruko zauriekin.

- New Orleanseko harrapaketa: Gutxienez 15 pertsona hil dira eta 35 zauritu New Orleansen (AEB) izandako harrapaketa batean, bertako agintariek jakinarazi dutenez. Poliziak tiroz hil du erasotzailea, Beaumonten (Texas) duela 42 urte jaiotako Shamsud Din Jabbar delakoa. Polizia eraso terrorista gisa ari da ikertzen gertaera eta FBI erasoarekin lotura izan dezaketen pertsona gehiagoren bila ari da.

- Tiroketa Montenegron: Gizonezko batek gutxienez 10 pertsona hil ditu Montenegron, eta lau larri utzi. Tiratzaileak buruan zauriak zituen, ustezko suizidio saiakera baten ostean, eta handik gutxira hil da ospitale batean. Milojko Spajic lehen ministroa buru duen gobernuak hiru eguneko dolu nazionala ezarri du, eta adierazi du zibilek armak edukitzea erabat debekatzea proposatuko duela, etorkizunean antzeko tragediak saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X