Ameriketako Estatu Batuak
Maria Corina Machadok eskerrak eman dizkio AEBri Venezuelan "askatasunari" atea irekitzeagatik
Maria Corina Machado oposizioko buruzagi eta 2025eko Bakearen Nobel saridunak eskerrak eman dizkio AEBko Gobernuari urtarrilaren 3an Nicolas Maduro presidentea bahitzeagatik. Izan ere, bere arabera, ekintza militar horrek Venezuelak trantsizio demokratiko baterantz aurrera egiteko "askatasunari" atea ireki zion.
Bolsonaro AEBra heldu da, Brasilgo Justiziatik ihesi
Flavio Bolsonaro politikari ultraeskuindarra Miamira (AEB) heldu da, Brasilgo hauteskundeak galdu ondoren. Auzitegi Gorenak haren gaineko ikerketa abiatu zuen kapitalak zuritzeagatik, eta pasaportea entregatzeko agindu zion.
Israelgo presidenteak dio Trumpek ez duela haren erabakietan eragingo, AEBk Netanyahu babestu arren
Netanyahuren aldeko botoa eskatu die lider estatubatuarrak israeldarrei, elkarrekin "hasitako lana amaitzeko". Israelgo presidenteak gogorarazi dio berari dagokiola erabakitzea gobernua osatzeko agindua nori eman.
Kremlinek su-eten lokala baieztatu du, zibilak ebakuatzeko
Errusiak baieztatu du Ukrainarekin su-etena egingo duela, Oleshky hirian dauden zibilak ebakuatze aldera, eta Melania Trumpi eskerrak eman dizkio "operazio humanitarioaren koordinazioan" egindako ekarpenagatik.
Iranen aurkako "defentsa-ekintzekin" mehatxatu du Israelek, hauteskundeetan erasoak izan daitezkeelakoan
"Funtsezkoa da gure etsaiek ulertzea Israelgo Zaindariak ez duela inoiz atsedenik hartzen", azpimarratu du Israel Katz Defentsa ministroak.
25.000 milioi dolarreko zigorra ezarri diote Metari, Trumpen kanpainarako Facebookeko datu pertsonalak zabaldu zituelako
AEBko epaile batek isuna jarri dio Metari, erabiltzaileen datuak babesteko eginkizunean iruzur egiteagatik, aholkularitza-enpresa batek baimenik gabe Facebookeko milioika erabiltzaileren datuak lortzea ahalbidetu zuen.
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango
"Biktimen gertuko senideek zuzenean ikusi ahal izango dute exekuzioa, hori nahi badute. JUSTIZIAREN lekuko izatea merezi dute!", gaineratu du AEBko presidenteak.
Iranen aurkako eraso posible batean "bonba guztien ama" erabiltzea aurreikusten du AEBk
Ameriketako Estatu Batuetako Armadak eraso plan berriak prestatu ditu instalazio nuklearren eta Irango energia azpiegituraren zati baten aurka. Plan horien artean armategiko bonba ez-nuklear handiena erabiltzeko aukera omen dago.
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea
Erabakia ez da irmoa eta euskal jatorriko preso estatubatuarraren defentsak helegitea aurkeztuko du, hura errugabe jotzea ekar lezakeen lekukoak deklaratu dezan.
Trumpek iragarri du AEB petrolio eta gas esplorazio masibo bat prestatzen ari dela Groenlandian
Estatu Batuetako presidentearen esanetan, bide batez mineralak atera nahi dituzte. Lurraldea Estatu Batuen eta Europaren segurtasunerako funtsezkoa dela adierazi du.
Errusiaren eta Ukrainaren arteko su-eten energetikoa iragarri du Trumpek
Errusiak ez du balizko itun horren inguruko adierazpenik egin. Ukrainak esan du "xehetasunak" ezagutzeko zain dagoela eta su-etenaren aldekoa dela; "Putinek, ordea, ez du nahi", nabarmendu du Zelenskik.
EITBren "Artxipelagoa" soinu fikzio arrakastatsua komiki formatuan iritsi da AEBra
Fikziozko serie distopikoa da. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean, eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da.
Zortzi hildako, bi ume tartean, Pennsylvanian izandako tiroketa batean
Tiroketa ostiralean jazo zen, Erie hirian, eta ustezko erasotzaileak bere buruaz beste egin zuen Poliziak inguratu zuenean.
Sendagiria eman diote bi dosi hilgarri jaso zituen eta hil ez zen Tennesseeko presoari
Christa Pike espetxera eraman dute berriro, eta bertan jasoko du osasun arreta. Izan ere, pneumonia du, odolbildua du besoetako batean eta ezin du irentsi.
'Isaias' urakanak Florida jo du, 145 km/h-ko haize boladekin
Urakanak 512.000 pertsona baino gehiago argindarrik gabe utzi ditu Florida eta Alabama estatuetan, eta milaka pertsona ebakuatzera behartu ditu.
Trumpek eta Putinek adostu dute 300.000 tona diesel errusiar nazioarteko merkatuetara bideratzea
Trump eta Netanyahu haserre, Nobel saria Pillayri eman ondoren
Bi agintariek argitalpenak egin dituzte sare sozialetan Nobel Batzordearen erabakia kritikatuz. Bereziki gogorra izan da Israelgo lehen ministroa, Batzordeak "iparrorratz morala galdu" duela esanez.
Trumpen gobernuak Nazioarteko Zigor Auzitegia zigortu du, bertako epaile ohi bati Nobel saria eman ostean
Nazioarteko Zigor Auzitegiak AEBn dituen ondasun eta interesen blokeoa iragarri du Marco Rubiok. Auzitegiak, berriz, "neurri zehatzak" hartzeko eskatu die 125 kideei.
Pentagonoak zuzenean emango du Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua
Nidal Hasan psikiatra militarrak 13 pertsona hil zituen Fort Hoodeko base militarrean egindako erasoan, eta heriotza zigorra ezarri zioten. Exekuzioa abenduaren 3an egitea aurreikusi dute.
Christa Pike heriotza-zigorretik bizirik atera zen: Zer gertatuko zaio orain Tennesseeko presoari?
Pikeri bi injekzio "hilgarri" jarri zikioten, baina ez zuten hil. Ospitalean osatzen ari da, baina bere etorkizuna ez dago argi.