HERIOTZA ZIGORRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sendagiria eman diote bi dosi hilgarri jaso zituen eta hil ez zen Tennesseeko presoari

Christa Pike espetxera eraman dute berriro, eta bertan jasoko du osasun arreta. Izan ere, pneumonia du, odolbildua du besoetako batean eta ezin du irentsi. 

(Foto de ARCHIVO)

Christa Pike



TENNESSEE DEPARTMENT OF CORRECTION / ZUMA PRESS

01/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Pike, bere polizia argazkian. Artxiboko irudia: Europa Press

Christa Pikek, duela 10 egun bi dosi hilgarri jarrita hil ez zen Tennesseeko emakumeak, sendagiria jaso du Nashvilleko ospitalean, bere abokatuek gaur jakinarazi dutenez.

Horien arabera, emakumea Nashvilleko Debra K. Johnson espetxera eraman dute berriro, eta han jasoko du osasun arreta.

Exekuzioak kale egitearen ondorioz, 50 urteko emakumeak odolbildua du besoetako batean, pneumoniak jota dago eta ezin du irentsi. 

Defentsako abokatuen hitzetan, emakumea "oso eskertuta dago aparteko egoera horretan larrialdi zerbitzuek eta medikuek eman zioten arretagatik". 

Lehen aldiz atera da bizirik preso bat dosi hilgarri bat jaso ostean; hortaz, hemendik aurrerakoak ikuskizun daude.

Pikerekin gertatutakoa ikusita, Bill Lee Tennesseeko gobernadoreak eten egin ditu 2026an egiteko aurreikusita zeuden gainerako exekuzioak. AEBko hegoaldeko estatuak 17 preso hil ditu 1977tik, AEBn heriotza zigorra berrezarri zutenetik. Tennesseen 42 pertsona daude heriotzaren korridorean. 

Bitartean, Nashvilleko epaitegi batek exekuzioaren inguruko proba guztiak gordetzeko agindu die agintariei, eta baliteke estatu horren kontrako salaketa aurkeztea.

Pikeren abokatuen arabera, emakumea "oihuka, negar zotinka eta arnasestuka" egon zen dosia aplikatzen zioten bitartean. Gutxienez zazpi orratz erabili zituzten dosia emateko, eta horietako bat "erabat okertuta atera zioten, 90 graduko angeluan". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X