ERREGAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek eta Putinek adostu dute 300.000 tona diesel errusiar nazioarteko merkatuetara bideratzea

Dieselaren prezioa "izugarri eta abiadura handian" jaistea espero du AEBko presidenteak
(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026

Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiakoak bilera izan dute ostiral arratsaldean eta dieselaren gaineko akordioa lortu dute. Errusiak diesel tona ugari aterako ditu nazioarteko merkatuetara, haren prezioa jaisteko helburuarekin. 

Trumpek Truth Social sarean eman du albistearen berri. "Vladimir Putin Errusiako presidentearekin izandako elkarrizketa arrakastatsu bat amaitu berri dut. Bertan adostu dugu Errusiak berehala 300.000 tona diesel erregai baino gehiago aterako dituela AEBko eta munduko merkatuetara; beste 500.000 tona azaroan zehar eta 1.000.000 tona ondoren", idatzi du.

Presidenteak Irango gerrarekin lotu du iragarpena: "Ormuzeko itsasartearen erabateko kontrolari eta errusiar energiaren inguruko iragarpen handi honi esker, dieselaren prezioak izugarri eta abiadura handian jaitsiko dira estatubatuarrentzat eta mundu guztiarentzat", iritzi dio.

Trumpen ustez, "garrantzi handiko neurria da", eta helburua "estatubatuarrentzat prezio baxuagoak lortzea da, batez ere gure nekazari, abeltzain eta kamioilari bikainentzat ".

Kremlinek baieztatu egin du Trumpen iragarpena komunikatu baten bidez. Bertan, Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du bere herrialdea "prest" dagoela merkatuetara petrolioa eta petrolio-produktuak ateratzeko, eta horrek ekonomia globalari mesede egingo liokeela. 

Putinek oharrean adierazi duenez, bi buruzagiek Ukrainako gatazkaren konponbideari eta Irango egoerari ere heldu diote.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X