PROTESTAK FRANTZIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Hau ez da GTA VI": suziriz egindako erasoak ugaritu dira Frantziako institutuetan

Ia ehun ikasle zauritu dira azken astean Frantzian, Hezkuntza ministroaren arabera, eta motxilen kontrolak areagotu dituzte institutuen inguruetan.

2026ko azaroak 10. Toulouse, Frantzia. Ikasleen protesta bat. Argazkia: Nadia Caimi/JNA via ZUMA Press Wire/dpa, Europa Press
Ikasleen protesta bateko artxiboko irudia, Toloussen (Frantzia). Argazkia: Europa Press

"Ez gaude GTA VI bideo-jokoan. Bizitza errealean gaude, eta lehergailu pirotekniko batek hil dezake", salatu du Édouard Geffray Frantziako Hezkuntza ministroak. Frantziako ikastetxeetan azken astean izandako indarkeriazko gertakariak salatu ditu: 98 ikaslez gain, hogeita hamar bat langile zauritu daudela azaldu du.

Ministroak onartu du gertakari horiek zentro gutxi batzuetan jazo direla, baina horien larritasuna azpimarratu du, lehergailu piroteknikoak erabiltzeagatik. Hori dela eta, ekintzak "bortitzak, nahita egindakoak eta oso larriak" direla esan du.

Gobernuak kontrol-lanak areagotu ditu, eta motxilak miatzen ari da ikastetxeen inguruan. Gurasoei laguntza eskatu die, ikasleek horrelako materialak eraman ez ditzaten, eta, gainera, debekatu egin du lehergailu horiek saltzea eta erabiltzea azaroaren 15ean hasi eta, gutxienez, 27ra arte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X