Jensen Huangen maitaleak lotura izan zuen Txinako espioitzarekin harremanak iraun zuen artean, 'NY Times'en arabera
Inteligentzia zerbitzuen txostenak aipatuta, AEBko egunkariak dio Alice Huangen ustezko senarrak ere Txinako espioitzarentzat lan egiten zuela.
Nvidiako kontseilari delegatu ohia, Europa Pressen artxiboko irudi batean.
Alice Huangek, Jensen Huang Nvidiako kontseilari delegatua ohiaren maitale izandakoak, lotura izan zuen Txinako inteligentzia zerbitzuetako kide batekin harremanak iraun zuen urtebete pasatxoan, The New York Times egunkariak gaur jakinarazi duenez.
AEBko inteligentzia zerbitzuen txostenak aipatuta, egunkariak dio Huang Txinako Segurtasun Ministerioko agente batekin hartu-emanetan ibili zela 2025eko udaberritik aurtengo udazkenera. Hain justu, tarte horretan Nvidiako buruarekin harreman sentimentala izan zuen ustezko espioiak.
Bada gehiago. Informazio horren arabera, emakumeak senartzat omen zuenak, Kang Weik, Txinako espioitza agentzian egiten zuen lan.
Afera tarteko, Jensen Huang Nvidiako sortzaileak dimisioa eman behar izan zuen. Alice Huang Megaspeed enpresaren burua zen, Nvidiaren bezero nagusia Asiako hego-ekialdean. Ikerketen arabera, emakumeak harremana baliatu zuen informazioa eta Nvidiak ekoitzitako erdieroaleak Txinaren esku uzteko. Are, susmoa dute bikoteak sozietate sare bat osatu zutela Txinaren mesedetan jarduteko.
Trumpek Huangen itzulera eskatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Nvidiaren administrazio kontseiluari eskatu dio Jensen Huang kontseilari ordezkari ohia berriro kontratatzeko. "Espero dut Nvidiak Jensen Huang berriro kontratatzea. Onena litzateke konpainiarentzat eta Estatu Batuentzat ere", adierazi du sare sozialen bidez.
Dena dela, ez dirudi, oraingoz behintzat, Nvdiaren administrazio kontseiluak eskaera onartuko duenik.