AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ICE Immigrazioko Poliziak ikasle katalan bat atxilotu eta Georgiako zentro batean espetxeratu du

Ikaslearen abokatuaren arabera, 2029ra arte bisa indarrean izan arren, Missouriko Unibertsitateak indargabetu egin du nazioarteko ikaslea dela egiaztatzen duen agiria. 

MIAMI (United States), 25/01/2026.- Activists take part in the demonstration "Against Violence" in front of Florida International University in Miami, Florida, USA, 25 January 2025. Demonstrators are demanding accountability, transparency, and an independent investigation into the actions of federal agents involved in the fatal shooting of Alex Pretti by federal agents in south Minneapolis, Minnesota. EFE/EPA/CRISTOBAL HERRERA-ULASHKEVICH

AEBko Immigrazio Poliziaren aurkako protesta bat, Floridan. Artxiboko argazkia: EFE.

ICE AEBko Immigrazioko eta Aduanetako Poliziako agenteek 22 urteko ikasle kataluniar bat atxilotu zuten duela 11 egun Floridan, eta geroztik preso dago Georgiako immigrazio zentro batean. Itxura denez, etxe aldaketa egiten ari ziren batzuei laguntzen ari zela atxilotu zuten. 

Defentsa abokatuaren arabera, atxiloketaren unean bisa indarrean (2029ra arte) zuen ikasleak. Halaber, gazteak ez zekien Missouriko Unibertsitateak indargabetu egin duela nazioarteko ikaslea dela egiaztatzen duen agiria. 

Regina Pitarch abokatuak EFE albiste agentziari azaldu dionez, ICEko agenteek "borondatezko deportazioa" sinatzeko konbentzitu zuten, inongo aholkularitza juridikorik gabe. Astebetean deportatuko zutela agindu bazioten ere, Georgiako immigrazio zentro batera eraman zuten eta bertan jarraitzen du.  

Ikaslea, jatorriz Bartzelonakoa, azaroaren 13an atxilotu zuten Immigrazioko eta Adunetako Polizia Indarretako agenteek, Suwanneen, Florida estatuko iparraldean.

"Etxe aldaketa bat egiten laguntzen ari zen, eta, ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, atxilotu eta espetxe batean sartu zuten berehala", azaldu du abokatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X