ERASO TERRORISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Krakovian sei pertsona tiroz hil zituen gizona

Krakoviako merkatu plazan erasoa egin aurretik, ustez 24 urteko erasotzaileak bere gurasoak eta arreba hil zituen. Poloniako Fiskaltza eraso terrorista gisa ikertzen ari da gertaturikoa. 

Krakow (Poland), 07/11/2026.- Police and rescue personnel on the Main Market Square in Krakow, Poland, 07 November 2026. Gunshots were fired in the center of Krakow in the afternoon. An Air Rescue helicopter landed at the scene. According to initial reports, there are victims and injured people. (Polonia, Cracovia) EFE/EPA/Art Service POLAND OUT
Argazkia: EFE

Pasa den larunbatean Krakovia (Polonia) hiriko erdigunean sei pertsona hil eta dozenatik gora lagun zauritu zituen gizona hil egin da ospitalean, Poloniako agintariek astelehen honetan jakinarazi duenez. Merkatu plazan eraso egin ondotik, Poliziak tiro egin zion eta geroztik larri zegoen ospitalean.

Azken orduetan 24 urteko erasotzaileari hainbat ebakuntza dizkiote, baina, azkenean ospitalean hil da, Poliziak jakinarazi duenez.

Karol Nawrocki Poloniako presidenteak, Donald Tusk lehen ministroaren babesarekin, bi dolu egun ezarri ditu biktimen oroimenez, eta gaurkoa da bigarren dolu eguna.

Hildako sei pertsonetatik bat britainiarra da. Gainera, hainbat nazionalitateko pertsona daude zauritutako dozenatik gora lagunen artean, hainbat Polizia tartean.

Poloniako Fiskaltza "eraso terrorista" gisa ikertzen ari da Krakovian gertaturikoa, helburua ahalik eta pertsona gehienei min egitea zelakoan. 

Bestalde, larunbatean bertan Krakoviako merkatu plazan erasoa egin aurretik, etxean bere gurasoak eta arreba hiltzea leporatzen diote erasotzaileari. Hilotzak erasotzailearen etxean aurkitu dituzte, erasoak gertatu eta ordu batzuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X