ISRAEL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo presidenteak Eisenkot oposizioko buruari Gobernu berria osatzeko eskatu dio

Eisenkotek "larrialdiko gobernu nazionala" osatzeko deia egin du, Israelgo presidentearen izendapena jaso ostean. Arabiarren alderdiak babesa emateko asmoa du Netanyahu botatzeko helburuz.

Yusef Yabarín

Gadi Eisenkot artxiboko argazkian. EuropaPress

Isaac Herzog Israelgo presidenteak Gadi Eisenkot oposizioko buruzagiari Gobernu berria osatzeko agindua ematea erabaki duela iragarri du larunbat honetan.

"Herzog presidenteak Gadi Eisenkot gonbidatu du presidentearen egoitzara, eta, bihar, 17:00etan (15:00 GMT), Gobernua osatzeko ardura emango dio", zehaztu du Presidentetzak ohar batean.

Knéseteko (Israelgo Parlamentua) alderdiekin egindako kontsulta-errondan, Eisenkotek 67 parlamentariren babesa lortu zuen, eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak, berriz, 46rena. UTJ historikoki Netanyahuren koalizioan izan den alderdiak (7 eserleku ditu) hautagai baten alde egiteari uko egin zion.

Presidenteak kide bat aukeratzen duenean, buruzagi horrek 28 egun ditu -beste 14 egun luza daitezkeenak- exekutibo berria eratzeko. 42 egun horietan lortzen ez badu, Herzogek beste hautagai bat aukera dezake Gobernua osatzen saiatzeko.

Netanyahuk, 19 urtez Israelgo lehen ministro izan denak, "batasuneko Gobernu" baten aldeko deia egin du, bere Likud oposizioko alderdiekin batera, alderdi arabiarrak Gobernuko kide izan ez daitezen:  "Gure biziraupena jokoan dagoelako. Horrelako gobernu batekin, Israelek ez du bizirik iraungo ", esan du.

Eisenkoten Yashar! alderdiak "diskurtso histerikotzat" jo du Netanyahurena, eta gaineratu du "batasunaz" hitz egiten hasi dela "karguan eman dituen egunak amaierara iritsi direla konturatu denean". Hala, "batasunaren alde" egin nahi badu, "muturreko" sionistekin duen aliantzaren amaiera iragartzeko eta "Eisenkot buru izango duen Gobernuan sartzeko"  prestutasuna agertzeko eskatu dio.

Eisenkotek berak mezu bat idatzi du bere X kontuan, "larrialdiko gobernu nazional" bat osatzeko deia eginez.

Yusef Yabarin Israelgo zerrenda arabiar nagusiko liderrak adierazi du Eisenkot babestu durela "Eisenkort babestean, hain txarra ez dena aukeratu" dutelako. Ezberdintasun ideologiko handiak dituzten arren, Eisenkortekin kolaboratzearen alde egin du Yabarinek, Netanyahu ordezkatzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X