EUROPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

RTE Irlandako irrati-telebista publikoaren egoitza hustu dute, bonba abisu bat jaso ondoren

Irlandako hainbat hedabidek bonba mehatxua jaso dute ostiral honetan, azken egunetan hainbat hegaldiri eragin dien bonba mehatxu faltsuak izan ondoren. Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak gerra hibridoaren baitan kokatu ditu Europaren aurkako azken egunetako erasoak. 

Irlandako irrati-telebista publikoa. Artxiboko argazkia: lhourahane

Irlandako RTE irrati-telebista publikoa hustu behar izan dute ostiral honetan posta elektroniko bidez bonba mehatxua jaso ostean, bertako iturri ofizialek baieztatu dutenez. Bonba mehatxuek hainbat hegaldiri eragin diete Europan azken egunetan, eta Irlandako eta Europako hedabide batzuek lehen aldiz jaso dituzte mehatxuak. 

RTEk berak baieztatu duenez, langile guztiak ebakuatu dituzte, aurkezleak barne. Hori dela eta, zuzeneko emisioak bertan behera geratu dira eta grabatutako saioak emititu dituzte. 

Bonba mehatxu horiek direla eta, Irlandako Poliziak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. 

Atzo, osteguna, bonba mehatxu faltsuek dozenaka hegaldiri eragin zieten. 

Albaresek gerra hibridoaren baitan kokatu ditu Europaren aurkako erasoak

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak ostiral honetan adierazi duenez, egunotan Europan gertatu diren hozkailuen aurkako erasoak eta hegaldietako bonba mehatxu faltsuak gerra hibridoaren baitan kokatu behar dira. 

TVEri eskainitako elkarrizketan nabarmendu duenez, bonba mehatxuen eta hozkailuen aurkako erasoen atzean nor dagoen jakingo da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X