Gutxienez 448 pertsona atxilotu dituzte eta 53 polizia zauritu dira manifestazioetan Frantziako Estatu osoan
Gobernua tentsio handiko gau baterako prestatzen ari da, egun osoan 1,6 milioi manifestari mobilizatu ostean greba orokorraren egunean.
Erosteko ahalmenaren eta zerbitzu publikoen aldeko mobilizazioen eta grebaren egunean, oraingoz, 448 pertsona atxilotu dituzte eta 53 polizia zauritu dira, Barne Ministerioak jakitera eman duenez.
Ostegun honetako protestak udazkeneko jendetsuenak izan dira, 1,6 milioi pertsona bildu baititu Estatu osoan, eta 86 esku-hartze egin behar izan dituzte suteagatik, Barne Ministerioaren behin-behineko balantzearen arabera.
Alsazia-Lorenan, manifestari bat. Argazkia: EFE
Frantziako Gobernuaren arabera, martxak "normaltasunez igaro dira, oro har", baina "hainbat hiritan (Rennes, Marseilla, Nantes, Lyon, Bordele eta Estrasburgo, besteak beste) arrisku-taldeak sortu dira, ehunka militante erradikalek eta ezker muturrekoek osatua".