BEGOÑA GÓMEZ KASUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peinadok bost eguneko epea eman dio Begoña Gómezi Londresera alabaren graduaziora baino ez zela joan frogatzeko

Epaileak baimendutako joan-etorria baino ez zuela egin egiaztatzeko eskatu dio. Era bereab, ohartarazi du hala egiten ez badu kautelazko neurriak urratzeagatik delitua egon litekeela.

begoña-gomez-esposa-pedro-sanchez comparecencia asamblea madrid-efe

Begoña Gomez. Artxiboko argazkia.

Juan Carlos Peinado epaileak bost eguneko epea eman dio Begoña Gomezi, Pedro Sanchezen emazteari, Londresera alabaren graduaziora joateko baino ez zuela pasaportea erabili egiaztatzeko. Epailearen arabera, epaitegian aurkeztutako pasaporteak ez du joan-etorria egiaztatzen duen sarrera- ezta irteera-zigilurik.

Probidentzia batean, Peinadok ohartarazi du baimendutako bidaia baino ez zuela egin frogatzen ez badu, edo ezarritako kautelazko neurriak urratu dituala ondorioztatzen bada, gertakariok kautelazko neurriak haustearen delitu izan litezkeela.

Gogoratu beharra dago epaileak epaimahai bidez epaitzeko agindu zuela Gomez, ustez egindako lau deliturengatik. Horrez gain, ekainaren 20an pasaportea kendu, Estatutik irtetea debekatu eta hamabost egunean behin epaitegian agertzera behartu zuen, ihes egiteko arriskua zegoela iritzita.

Hala, Peinado ordezkatzen zuen Antonio Viejo epaileak uztailaren 8tik 10era Londresera joateko baimena eman zion Pedro Sanchezen emazteari, alabaren graduazio-ekitaldira joan zedin.

Horrenbestez, hiru eguneko epean aurkez daiteke errekurtsoa epailearen ebazpenaren aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X