Zigor Kodea erreformatzeak ez luke Ertzaintzaren aurkako erasoak gutxitzen lagunduko, Mertxe Aizpuruaren arabera
EH Bilduren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak adierazi duenez, uda hasi zenetik hainbat festa izan dira, eta ez da izan Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak iragarritako GKS eta Ernairen arteko istilurik. Halaber, erasoak "hauspotu" eta Ertzaintza "instrumentalizatu" nahi izana salatu du.
Ertzainen aurkako eraso kopuruak ugaritu egin direla salatu eta ErNE Ertzaintzaren sindikatuak Zigor Kodea gogortzea proposatu ondoren, Mertxe Aizpurua EH Bilduren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak adierazi du horrek ez duela lagunduko; are gehiago, horren ustez, "kontra egin dezake zenbait momentutan".
Elkarbizitzarako neurriak hartzearen alde agertu da, baina ez dute uste punitibismoa denik bidea.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzak Segurtasun sailburuaren aurka egin du, hark iragarritako GKS eta Ernairen arteko istiluak gertatu ez direla eta. Aizpuruaren esanetan, gehiegizkoak izan ziren Zupiriaren istilu iragarpenak: "Nik uste dut pasatu egin zela".
Halaber, nolabait ertzainen aurkako erasoak "hauspotu" eta Ertzaintza "instrumentalizatzeko" asmoa ikusten du Aizpuruak, eta hori "oso larria" eta "arriskutsua" dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik