Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte Sumarren buruzagi berriak, % 95,92ko babesarekin
Martinez Barbero Kongresuko bozeramailea da eta Martinez, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria. Hala, erreleboa hartu diote Lara Hernandezi, hark alderdia utzi ostean.
Martinez Barbero eta Martinez, ezohiko batzarrera iristean. Argazkia: EFE
Sumar Mugimenduak zuzendaritza berritu du 2027ko hauteskundeei begira. Veronica Martinez Barbero eta Rosa Martinez aukeratu dituzte, botoen %95,92rekin, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez.
Koalizioak ezohiko batzarra egin du gaur zuzendaritza berria aukeratu eta aro berrian ardatz izango duten dokumentu politikoa adosteko. Hautagaitza bakarra zegoen, Martinez Barberok eta Martinezek osatutakoa. Lehena Sumarrek Kongresuan duen eleduna da; bigarrena, Eskubide Sozialen Estatu idazkaria.
Koalizioaren une kritiko batean hartuko dute biek zuzendaritza. Aurreko koordinatzaile nagusiak, Lara Hernandezek, uztailaren 1ean utzi zuen alderdia, haren izen ona zikintzeko kanpaina bat salatuta.
Gaurko ezohiko batzarrak helburu hirukoitza zuen: Sumar Mugimendua berrantolatzea, horren "lurralde-ezarpena indartzea eta alderdia ziklo politiko berri baterako prestatzea", koalizio gobernu aurrerakoia berresteko asmoz.
Yolanda Diazek Sumar sortu zuenetik, hainbatetan garraztu da giroa mugimenduaren baitan. Diazek berak zuzendaritza utzi zuen 2024ko ekainean, Europako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrak tarteko. Handik gutxira, Errejon auzia lehertu zen (hainbat emakumek salatu zuten indarkeria matxistagatik), eta Kongresuko bozeramailea zenak politika utzi behar izan zuen. Ordutik, beste hainbat kidek utzi dute Sumar, tartean Lara Hernandezek, orain arte koordinatzaile nagusi zenak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik