Yolanda Diazek Sumarren zuzendaritza utziko du Europako hauteskundeetako emaitza kaskerrengatik
Yolanda Diaz Sumarren koordinatzaile nagusiak iragarri du alderdiaren zuzendaritza utziko duela Europako hauteskundeetan lortutako emaitza kaskarrengatik, % 4,7ko babesa soilik jaso baitzuen, bosgarren geratuz, Orain Errepublikak koalizioaren atzetik.
Dena dela, Diazek esan du Espainiako Gobernuan jarraituko duela, Lan ministro gisa, eta talde parlamentarioko presidente karguari ere eutsiko diola.
Sumarren talde koordinatzaileak aste bat edo bi barru egingo du koordinatzaile nagusi berria aukeratzeko bilera.
Taldea osatzen duten 80 kideek gehiengo sinplez hautatuko dute buruzagi berria.
Sumarrek atzokoan jasotako kolpeak krisi handia piztu mugimenduaren barruan, formalki osatu zela lau hilabete ere ez direnean igaro.