Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak Hondarribian tirokatuta hil zen Irungo bizilaguna. Memoria Demokratikoaren Legearen barruan emandako urratsa izan da.
'Aitortza eta erreparazio pertsonalerako adierazpena' goiburupean onartutako testuak dio Zabalak "arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" duela biktima moduan.
24 urteko gaztea 1976ko irailean hil zuen Guardia Zibilak tiroz, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur desagertu zela salatzeko manifestazio batean, Hondarribian.
Kasu hau lantzen ari den Giza Eskubideen Behatokiak adierazi duenez, oraindik ere, Ferroleko Artxibo Militarrak hilketa honi buruzko dokumentazioa ezkutuan eta sekretupean du.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera