ErNEk Zigor Kodea erreformatzea proposatu du, ertzainen eta udaltzainen aurkako erasoengatiko zigorrak gogortzeko
Bi ertzain, artxiboko irudia.
ErNE Ertzaintzaren sindikatuak Zigor Kodea aldatzea proposatu du, Ertzaintzako eta Euskal Poliziako gainerako agenteen aurkako erasoengatik eta gorroto-delituengatik ezartzen diren zigorrak gogortzeko. Sindikatuaren arabera, azken asteotan ugaritu diren eraso, atentatu eta errespetu falten aurrean agenteen babes juridikoa indartzea du helburu ekimenak.
ErNEk azaldu duenez, azken asteotan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoekin bilerak egiten ari da lege-proposamena aurkezteko. Sindikatuaren esanetan, ekimenak agenteei babes handiagoa ematea eta, era berean, agintaritzarekiko errespetua eta bizikidetza demokratikoa sendotzea bilatzen du.
Hezkuntzan
Proposatutako neurrien artean segurtasun-indarretako kideen aurkako eraso eta gorroto-delituengatik zigorrak gogortzea dago. Horrez gain, hezkuntza arloan neurriak hartzea ere planteatzen du, agintaritzarekiko errespetua, bizikidetza eta segurtasun publikoa bermatzen duten profesionalen lana balioesteko.
Sindikatuaren arabera, Legebiltzarreko taldeekin egindako bileretan lege-proposamen "zorrotza" eta "oinarri sendoduna" aurkeztu dute, eta adierazi du hainbat alderdi politiko interesaturik agertu direla.
Kongresuan
Bestalde, ErNEk jakinarazi du elkarlanean ari dela Poliziaren Sindikatu Bateratuarekin (SUP) eta Guardia Zibilen Elkarte Bateratuarekin (AUGC), aldaketa Diputatuen Kongresuan ere sustatzeko.
Sindikatuaren esanetan, helburua ahalik eta adostasun handiena lortzea da, proposamena lege-erreforma eraginkor bihur dadin. ErNEren ustez, segurtasun publikoko profesionalen gaineko babesa indartzea ez da interes korporatiboen alde egitea, gizarte osoarentzat funtsezkoa den zerbitzu baten alde egitea baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik