Trumpek dio Irango gerra "ia amaituta" dagoela
Halaber, buruzagi errepublikanoak ziurtatu du Ormuzeko itsasartea zabalik dagoela, eta ontziak hasi direla bertatik igarotzen. Pasabide horren kontrola hartzea aztertzen ari dela gaineratu du.
"Gerra ia amaituta dagoela uste dut". Hitzok erabili ditu Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Israelekin batera Iranen aurka hasitako erasoa amaitzear dagoela jakinarazteko.
CBS News hedabideari eskainitako elkarrizketan, presidente errepublikanoak ziurtatu du AEBk eta Israelek ezarritako "epeak betetzen" ari direla, eta aurreikusitakoa baino "aurreratuago" doala operazioa. "Teheranek, berriz, ez dauka armadarik, ez dauka komunikaziorik (...) bere misilak oso sakabanatuta daude, eta bere droneak toki guztietan suntsitzen ari gara", esan du.
Horrekin batera, azaldu du Ormuzeko itsasartea irekita dagoela, eta ontziak hasi direla bertatik igarotzen. Pasabide horren kontrola hartzea aztertzen ari dela ere gaineratu du, munduko ekonomiarentzat "ezinbestekoa" delako.
Otsailaren amaieratik, blokeatuta dago Ormuzeko itsasartea, eta milaka itsasontzi daude alde banatan blokeatuta. Iaz, munduko gasaren eta petrolioaren % 20 handik igaro zen.
Mojtaba Jamenei Iranango buruzagi goren izendatzeari buruz galdetuta, erantzun du ez duela "inolako mezurik" harentzat, eta aurreratu du beste pertsona baten izena duela buruan, Iran zuzentzeko.
Bien bitartean, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Irango gatazka "azkar konpontzeko" proposamen politikoa eta diplomatikoa helarazi dio Trumpi, bi mandatariek telefonoz izan duten elkarrizketan, Yuri Ushakov Kremlineko aholkulariak jakinarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.