EBk ez du Mojtaba Khameneiren izendapenari buruzko iritzirik eman, eta Txinak eta Errusiak onartezintzat jo dute haren aurkako ezein eraso
Trumpek, berriz, azpimarratu du ez dagoela pozik hautuarekin. The New York Post egunkari estatubatuarrari egindako adierazpenetan, baieztatu du ez datorrela bat Adituen Batzordeak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren erasoaldiaren jomugan den ala ez.
Motjaba Khamenei Irango lider nagusiaren izendapenak soka luzea ekarri du Europar Batasunean nahiz handik kanpo. Atzo, igandea, AEBko presidente Donald Trumpek ohartarazi zuen aiatola berriak ez duela "luze iraungo" AEBren onespenik ez badu. Irango lider gorenaren izena jakin aurretik egin zituen adierazpen horiek; hala ere, joan zen astean esan zuen "onartezina" izango ltzatekeela Motjaba Khamenei buruzagi aukeratzea.
Behin hautuaren berri emanda, agintari estatubatuarrak aipatu du ez dagoela pozik. New York Post egunkari estatubatuarrak jasotako adierazpenetan argi utzi du ez datorrela bat Irango Adituen Asanbleak hartutako erabakiarekin.
Edozein modutan, ez du aurreratu buruzagi berria AEBren helburu bat den ala ez.
EBk ez du aiatola berriari buruzko iritzirik eman
Europar Batasunak (EB) Khameneiren hautaketa hartu du ahotan, baina haren izendapenaren inguruko iritzirik eman gabe, eta gogorarazi du Irango erregimenak "nazioarteko zuzenbidea urratzen duten ekintzak" egin dituela.
Halere, nabarmendu du Mojtaba Khameneik ez duela Europar Batasunaren zigorrik jaso.
Alemaniak berriz adierazi du Irango herriak aukeratu behar duela bere buruzagia
Alemaniako Gobernuak ere hitz egin du izendapenari buruz, eta berriz adierazi du Irango herriari dagokiola bere buruzagia aukeratzea —Irango Adituen Batzordeak egin du hautaketa—.
"Behin eta berriz azpimarratu dugu Irango herriak bere etorkizunari buruzko erabakia izan beharko lukeela, eta, batez ere, herrialdearen lidergo politikoa nork gauzatzen duen eta herrialdearen patu politikoa nork erabakitzen duen deliberatu beharko lukeela", adierazi du prentsaurreko batean Josef Hinterseher Kanpo Arazoetako bozeramaileak. "Iraganean ez da horrelakorik gertatu, ezta gaur egun ere", gaineratu du.
Alemaniako Gobernuaren iritziz, "argi dago" Mojtada Khameneiren hautaketak jarraipena emango diola aurreko erregimenari.
Putinek babesa agertu dio Irani
Errusiako presidente Vladimir Putinek "babes etenezina" adierazi dio Irani. "Errepublika Islamikoaren kide fidagarria izan da Errusia, eta halaxe izaten jarraituko du. Arrakasta opa diot aiatola berriari aurretik dituen lan zailetan", azpimarratu du Putinek zorion-adierazpenean.
Hartara, Moskuk Teherani emandako babesa eta "lagun irandarrekiko" elkartasuna plazaratu du Kremlingo buruak.
Putinek erantsi duenez, Khameneiren semearen agintaldiak "adore eta dedikazio handia" eskatzen du eraso armatuei aurre egiteko orduan. "Aitaren lana ohorez jarraituko duela espero dut, eta proba gogorretan Irango herria batuko duela", gaineratu du.
Txinak buruzagi goren berriaren aurkako edozein eraso onartezintzat jo du
Txinako Gobernua buruzagi goren berriaren aurkako edozein erasoren aurka agertu da, bi herrialdeek Irango estatuburu berriaren kontra egindako mehatxuen aurrean.
Hala, Txinak Irango buruzagi goren berriaren izendapena "aintzat hartzen" duela azpimarratu du, "Iranek bere Konstituzioaren ildotik hartutako erabakia" delako. Aldi berean, "ekintza militarrak berehala etetea eta elkarrizketara eta negoziaziora lehenbailehen itzultzea" eskatu du, "tentsioak areagotzea saihesteko".
Mahmoud Ahmadinejadek eta Hezbollahk Mojtaba Khamenei zoriondu dute
Mahmoud Ahmadinejad Irango presidente ohiak Mojtaba Khamenei zoriondu du, bai eta Hezbollah alderdiak ere, Teheranenekin duen "harreman sendoa" gogora ekarrita.
Bestalde, Masud Pezexkian Irango presidenteak Mojtaba Khamenei aiatolaren "buruzagitza jakintsua" nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".