Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroak adierazi du buru-belarri ari direla negoziatzen. Bi aldeek akordioa "gertu" dagoela onartu dute, baina ez datoz bat edukietan. Iranen hitzetan, ez dute nuklearrei buruz hitz egingo akordioa indarrean sartu arte. AEBk, aldiz, testuak bere helburuak betetzen dituela dio.
Ameriketako Estatu Batuen eta Iranen arteko negoziazioek etenik gabe jarraitzen dute, eta azken orduetan aurrerapauso handiak izan dira. Shehbaz Sharif elkarrizketetan bitartekari lanetan ari den Pakistango lehen ministroaren arabera, "Iranek eta AEBk azken testu bat adostu dute".
Elkarrizketetan parte hartzen ari diren aldeek sare sozialak aukeratu dituzte azken berriak emateko eta "desinformazioari" aurre egiteko, X sarea besteak beste. Sharifek argitaratu duen mezuan, "hurrengo urratsak" ixteko helburuarekin "estuki lanean" jarraitzen dutela aitortu du.
Estatu Batuetako Gobernua gustura agertu da adostutako testuarekin. AEBren helburuak betetzen dituela eta Ekialde Hurbilera bake iraunkorra eramango duela baieztatu dute Etxe Zuriko iturriek.
Ostiral arratsaldean mezu baikorra bidali du Seyed Abbas Araghchi, Irango Atzerri ministroak ere. Bere hitzen arabera, orain arte, “inoiz ez da hain gertu egon" AEBrekin "elkar ulertzeko memorandumik".
"Inoiz baino gertuago gaude akordio batetik. Egun batean edo bitan zehaztu daiteke, edo datozen egunotan", adierazi du. Halaber, berretsi du aldeek "negoziazioak amaitu bezain laster" emango dutela horren berri, eta zehaztu du bakoitzak "digitalki" sinatuko duela, ekitaldi bat egitea baztertuta.
Hala ere, hedabideei mezua helarazi die. "Akordioaren amaieraren zain" dauden bitartean, "edukiari buruzko espekulazioetan ez sartzeko" eskatu die.
Ministroaren bozeramaileak ere onartu du testuaren berrikuspena amaitzen ari direla eta, momentuz, ezin duela sinadurari buruzko daturik eman.
Donald Trump AEBko presidenteak Araghchiren mezua berrargitaratu du Truth Socialeko bere kontuan.
Alabaina, aurretik haserre agertu da Iranekin, IRNA albiste-agentzia ofizialak Washingtonen eta Teheranen arteko "berehalako akordio" bati buruzko bere iragarpenaren gaineko zuzenketak egin dituelako.
Trumpek osteguean aurreratu zuen akordioa asteburu honetan bertan sinatu daitekeela Europan. IRNAk, ordea, adostutakoa "elkar ulertzeko memorandum bat baino ez" dela adierazi du. Testua "ia amaituta" dagoela onartu du, baina negoziatzen jarraitzen dutela, eta nabarmendu du Iranek tinko jarraitzen duela bere marra gorrietan.
Albiste agentzia ofizialaren arabera, adostu dutenak "ez du barne hartzen nuklearren arloko akordiorik, ezta AEBk Irani ezarritako zigorrak kentzea ere". Bi gai horiek 60 eguneko epean hasiko den negoziazio berri batean sartuko direla ziurtatzen du. Negoziazio horretan hitz egingo lukete baita ere gerran izandako kalteengatik “Iranek jaso beharreko konpentsazioaz”.
IRNAren aburuz, Iran "beste aldearekiko mesfidantza osoz" ari da negoziatzen, eta “hitz emandakoak betetzen ez badira edo engainuak egonez gero, guztiz prest” dagoela aurreratu du.
Informazio horien aurrean, eta Araghchiren iragarpenaren aurretik, Trumpek gogor hitz egin du Iranen aurka. Esan du "albiste faltsuen hedabideetan filtratutako” terminoek ez dutela “idatziz adostutako terminoekin zerikusirik” eta irandarrekin ez dagoela "fede onez negoziatzerik".
Negoziaketak izan diren bitartean erasoak eta bonbardaketak etengabeak izan dira Ekialde Hurbilean. Apirilaren 8an su-etena hasi zenetik egon den eskalada militarrik okerrena bizi izan dute azken egunetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.