Imanol Pradales
Pradales pozik agertu da makroeskualde atlantikoaren proiektuan egindako aurrerapausoek "epeak betetzeko aukera" emango dutelako
"Makroeskualde bat eratzeko ametsa egia bihurtzeko prozesuan, pertsona askok egin dute arraun zortzi urtez, eta gaur irizpen bat onartuko dute egitasmoak aurrera egiten jarrai dezan", azaldu du Pradalesek Bruselan, komunikabideen aurrean.
Pradalesek etorkizuneko Atlantikoko makroeskualdearen bultzada defendatuko du Bruselan
Eskualdeen Europako Batzordean bultzatutako irizpen baten aurkezpenean eta bozketan parte hartuko du lehendakariak. Gainera, Raffaele Fitto Kohesio eta Erreformetarako Europako Batzordearen presidenteorde exekutiboarekin eta Kata Tüttere Batzordearen presidentearekin bilduko da. Chivite ere bertan da, Europako Eskualdeen Batzordearen osoko bilkuran parte hartzeko.
Albiste izango dira: Pradales Bruselan, ezkerreko zerrenda bateratua Estatuan eta Euskadi Literatura sariak
Imanol Pradales Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin bildu da
Imanol Pradales lehendakaria Bruselan da, estaturik gabeko nazioek Europar Batasunean duten papera defendatzeko. Halaber, Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin bildu da asteartean, eta euskararen ofizialtasunaren sustapena eta Atlantikoko makroeskualdea izan ditu hizpide, besteak beste.
Etxebizitza hizpide Legebiltzarreko kontrol saioan
Autogobernuarekin dekretuekin izan duen "azkartasun" bera izateko eskatu dio Pradalesek Sanchezi
Transferentziak bideratzeko orduan etxebizitza-krisia arintzeko onartutako dekretuekin izandako "azkartasun eta ausardia" bera izateko eskatu dio lehendakariak Espainiako Gobernuari. Pradales EH Bilduri ere zuzendu zaio, eta "Estatutua betetzea eskatzeko" exijitu dio, "Espainiako Gobernuaren erabakiak babesten dituen gogo berarekin".
Lehen Eusko Jaurlaritza omendu dute Gernikan, 90. urtemugan
Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariak, eragile sozial, kultural eta akademikoetakoak eta Imanol Pradales lehendakaria izan dira Gernikan, Jose Antonio Agirreren gobernuaren 90. urtemuga omentzeko. Pradalesekin batera, Ibarretxe, Urkullu eta Lopez eta Jesus Maria de Leizaola, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakarien senideak izan dira omenaldian.
Pradalesek esan du hauteskundeen "zalapartak" ez duela bere Gobernua "nahasiko" eta ohartarazi du autogobernua dagoela "jokoan"
Bestalde, Nafarroako presidente Maria Chivitek iritzi dio "oinarri sozial handiagoa" behar dela "besteak beste, etxebizitza arloari lotutako neurriak onartzeko". "Nire itxaropena da hauteskundeetan oinarri hori sendotzea", adierazi du.
Pradales: Ez dago gutxieneko adostasun politikorik, eta hori zoritxarra da Espainiarentzat
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, etxebizitza-politikan, industria-politikan, kanpo-politikan edo Estatuko "funtsezko edozein politikatan", "zoritxarrez, ez dago gutxieneko giro politikorik elkarrekin hausnartu eta, gutxienez, erreferentzia-esparru bat adostu ahal izateko".
Eusko Jaurlaritzak eta Mercedesek 180 milioi inbertituko dituzte hiru urtean fabrikazio malgua garatzeko
Proiektua Mercedes-Benz enpresak gidatuko du, eta 11 euskal enpresak hartuko dute parte, ekoizpena modu malguan egokitu dadin autogintza berriaren erronketara.
Pradalesek Justiziak "azkarra, ulergarria, eta kritikagarria" izan behar duela eta hizkuntza-eskubideak bermatu behar dituela esan du
Imanol Pradales lehendakariak Justizia "azkar, ulergarri eta kritikagarri" baten alde egin du, Euskadiko hizkuntza eskubideak bermatuko dituena. "Zergatik onartu behar dugu euskararekin espainolarekin onartuko ez genukeena?", galdetu du.
Euskal administrazioan euskarari buruzko dekretua baliogabetzen duen epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak euskararen normalizazioa defendatzen jarraituko duela ohartarazi du, "errespetuz baina konplexurik gabe".
Anduezaren ustez, lehendakariak "oker" jardun zuen EHUren irekierara ez joanda, eta publikoa defendatzeko eskatu dio
PSE-EEko idazkari nagusiak unibertsitate pribatuak baloratu ditu, baina nabarmendu du publikoarekin "sentsibilitate berezia" eduki behar dela, "errektorearekin ados egon ez arren". "Uste dut lehendakariak oker jardun zuela horretan", kritikatu du.
Pradalesek estatutu berrirako bere bide-orria defendatu du, oposizioak ekintzak eskatu dituen bitartean
Autogobernua berritzeko prozesuaren gidaritzan, bere esku dago guztia emango duela agindu du lehendakariak, eta alderdiei eta eragileei aurrerapausoa ematea eskatu die. Politika Orokorreko Eztabaia 19:00etan amaitu da, taldeen kontra-erreplikekin
Andueza: "Euskadik ez du zaratarik eta diagnostikorik behar, erabakiak baizik"
PSE-EEren buruzagiak osasuna, hezkuntza eta etxebizitza hobetzeko neurriak eskatu ditu, zerbitzu publikoak indartzeko eta Euskadi "justuago, oparoago eta kohesionatuagoa" izan dadila aurrera egiteko.
Sumarrek salatu du Eusko Jaurlaritza "eskuineranzko" norabidea hartzen dabilela migrazioan eta giza eskubideetan
Sumarren legebiltzarkide Jon Hernandezek Pradalesen Gobernuaren migrazio- eta adingabeen arretako politikak kritikatu ditu, eta ohartarazi du migratzaileak mehatxutzat aurkezteak eskuin muturraren diskurtsoa elikatu egiten duela.
Amaia Martinezek Pradalesi aurpegiratu dio Gobernuak "itxurakeriaz eta antzerkikeriaz" diharduela
Voxen bozeramaileak adierazi du bi urteko agintaldiaren ondoren herritarren bizi-kalitatea ez dela hobetu eta zerbitzu publikoek okerrera egin dutela.
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Imanol Pradales lehendakariak absentismoaren arazoari aurre egiteko "herri akordioa" lortzea babestu du, Euskadik ezin duelako "rankingeko lehen postuetan" egon: "Gere teilatura harriak botatzen" ari gara. Halaber, Euskadin Lanbide arteko Gutxieneko Soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egitearen alde agertu da, eta horretarako bi aldeak mahai berean jesartzea ezinbestekotzat jo du: sindikatuak eta patronala.
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
Amaia Martinez Voxen legebiltzarkideak esan du, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, Imanol Pradales lehendakariak ez duela "ezer berririk esan" eta soilik bere buruari "gora handiak eman" dizkiola.
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduren legebiltzarkideak nabarmendu du hainbat alderdi autogobernuaren inguruan eztabaidan dabiltzala eta hurrengo hilabeteetan ikusiko dela horren emaitza. Nolanahi ere, autogobernuaren alorrean "lider" izan dadila eskatu dio Imanol Pradales lehendakariari.