Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek esan du hauteskundeen "zalapartak" ez duela bere Gobernua "nahasiko" eta ohartarazi du autogobernua dagoela "jokoan"

Bestalde, Nafarroako presidente Maria Chivitek iritzi dio oinarri sozial handiagoa" behar dela "besteak beste, etxebizitza arloari lotutako neurriak onartzeko". "Nire itxaropena da hauteskundeetan oinarri hori sendotzea", adierazi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak ziurtatu du hauteskundeen deialdiak eragindako "kalapitak" ez duela bere Gobernua "despistatuko", eta "euskal agendari" eutsiko diola. Halaber, herritarrei ohartarazi die datozen hauteskundeetan "Euskadiren autogobernuan lan egiten jarraitzea" dagoela "jokoan".

Bilboko Arte Ederren Museoaren zabalkundearen inagurazioan izan da gaur, astelehenarekin, lehendakaria. Ekitaldian, onartu du "ikuspuntu politikotik, gertaera garrantzitsua" dela Espainiako hauteskundeen deialdia. Dena den, azpimarratu du "zarata politiko eta mediatiko" handia izango dela datozeen asteetan, eta horretaz ohartu beharra dagoela.

"Eusko Jaurlaritzak eta nik neuk argi dugu, ez gara nahastuko. Gai asko ditugu mahai gainean, eta horiei erantzuna ematen saiatuko gara", esan du.

Erantsi duenez, prezioen garestitzea, etxebizitza, osasuna eta segurtasuna dira aipatutako gai horietako batzuk. "Egunero-egunero lanean arituko gara, despistatu gabe, eta euskal agenda kontuan hartuta, hori baita Euskadiko herritarren agenda", gaineratu du.

Horrez gain, azaroaren 29ko bozkei buruz nabarmendu du "euskal herritarron interesak defendatu" behar direla. Ildo horretan, iritzi dio euskal herritarrek garbi izan behar dutela zer dagoen jokoan.

Chivite, hauteskundeen harira: "Mobilizatu egingo gara eta berriro gobernatuko dugu"

Espainiako hauteskundeak aurreratzeko Sanchezen gobernuak hartutako erabakia mintzagai hartuta, Nafarroako presidente eta PSNko idazkari nagusi Maria Chivitek onartu du "ezinbestekoa" dela gehiengo zabalak lortzea, "neurriak aurrera atera ahal izateko".

"Etxebizitzaren arloan, adibidez, Nafarroan espekulazioari iskin egiten ari gatzaizkio. Hori da, hain zuzen ere, egin beharrekoa", azpimarratu du komunikabideen aurrean.

Horren ustez, "oinarri sozial handiagoa" behar da "besteak beste, etxebizitza arloari lotutako neurriak onartzeko". "Nire itxaropena da hauteskundeetan oinarri hori sendotzea. Halaber, pozik nago Espainiako presidenteak bi dekretuak Ministroen Kontseilura eramango dituelako", gaineratu du.

UPNk X sare sozialean egindako argitalpenari buruz —Nafarroan aldaketa gaur hasiko dela esan du Cristina Ibarrolak— erantzun du ea ba ote dakiten lehenik eta behin Espainiako hauteskundeak egingo dituztela. "Lehenengo hauteskunde orokorrak daude. Nik dakidala ez dago aldaketa Nafarroan hasten dela frogatzen duen inkestarik. Alde batetik bere desioak daude, eta bestetik errealitatea dago", adierazi du.

Bestalde, kontent azaldu da Espainiako presidenteari bere iritzia emateko aukera izan zuelako. Chivitek Sanchezi esan omen zion "idazkari nagusiak eta presidenteak erabakitzen dutena gorabehera, PSN alderdia prest zegoela hauteskundeei aurre egiteko".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X