Trenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte datorren asteko trenbideen sektoreko grebari begira

Trenbideko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) datorren asterako deitutako grebari eutsiko diote, otsailaren 9tik 11ra.

Renfe aldiriak. Cercanías Renfe.
Renferen aldiriko tren bat, artxiboko irudi batean.

Jaurlaritzak % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan, eta % 25ekoak gainerako orduetan Bilboko eta Donostiako aldiriko bost lineetan, trenbide-sektoreko sindikatuek otsailaren 9, 10 eta 11n deitutako hiru greba-egunetarako.

Trenen erdiak ibiliko dira puntako orduetan: 06:00etatik 09:00etara, 13:30/14:00etatik 15:30/16:00etara eta 18:30etik 20:30era.

Jaurlaritzak kudeatzen dituen eta grebaren eragina nabarituko duten aldiriko 5 zerbitzuak hauek dira: Bilboko zabalera iberikoa, C-1 Bilbo Abando-Barakaldo-Santurtzi; C-2 Bilbao Abando-Barakaldo-Muskiz; C-3 Bilbao Abando-Laudio-Urduña; Donostiako zabalera iberikoa, C-1 Irun-Donostia-Tolosa-Brinkola; eta Bilboko zabalera metrikoa, C4F Bilbo-Balmaseda linea (lehengo FEVE).

Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan, Katalunian izan ezik, Garraio Ministerioak ezarri ditu gutxieneko zerbitzuak, Euskaditik eta Nafarroatik irteten edo iristen diren distantzia ertain eta luzeko trenei eragiten dietenak.

Ministerioak % 73ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu abiadura handian eta distantzia luzean, % 75ekoa puntako orduetan eta % 50ekoa gainerakoetan, % 65ekoa distantzia ertainean eta % 21ekoa merkantzietan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X