Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunny Super Bowl finalaren atsedenaldian. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bad Bunny Super Bowl-en: Puerto Ricoko Bad Bunny abeslariak historia egin du Super Bowl kirol ikuskizuneko atsedenaldian. Puerto Ricoko artistak karga sinboliko handiko emanaldia eskaini du, nortasun latinoa aldarrikatuz eta Amerikaren batasuna aldarrikatuz, besteak beste.
- Greba Tubos Reunidosen: Amurrioko (Araba) Tubos Reunidoseko langileak 24 orduko greba egiten ari dira. Bart hasi dute lanuztea, 22:00etan, gaueko txanda hastearekin batera. Lanuzteak Arabako lantegiari soilik eragingo dio, Trapagaranen (Bizkaia) ez baitute deialdirik egin.
- Lanuzteak Renfen: CCOO, UGT eta Semaf sindikatuek hiru eguneko greba abiatu dute trenbide sektorean, asteazkenera arte, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroarekin egindako azken bilera akordiorik gabe amaitu ostean.