Putinek eta Zelenskik su-etena adostu dute maiatzaren 9tik 11rako
Era berean, herrialde bakoitzak 1.000 preso askatuko ditu.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ostiral honetan baieztatu duenez, Ameriketako Estatu Batuen bitartekaritzarekin, su-etena adostu du Errusiarekin maiatzaren 9tik 11ra, eta herrialde bakoitzak 1.000 preso askatuko ditu.
"Ameriketako Estatu Batuen bitartekaritzako negoziazio-prozesuaren esparruan, Errusiaren oniritzia jaso dugu 1.000/1.000 formatuko presoen trukea egiteko. Gainera, su-etena adostu dugu maiatzaren 9, 10 eta 11rako", idatzi du sare sozialetan.
Horren aurretik iragarrita zuen Donald Trump AEBko presidenteak Errusiako eta Ukrainako liderren arteko su-etena, berak eskatuta, eraso guztiak bertan behera uzteko eta herrialde bakoitzeko mila preso askatzeko.
"Atsegin handiz iragartzen dut hiru eguneko su-etena (maiatzaren 9, 10 eta 11n) izango dela Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerran. Errusian Garaipenaren Eguna ospatzen da; era berean, Ukrainan ere ospatzen da, herrialde hau ere funtsezko elementua izan baitzen eta Bigarren Mundu Gerran berebiziko garrantzia izan baitzuen", idatzi du Truth Social bere sare sozialean.
Moskuk maiatzaren 8an eta 9an, Garaipenaren Eguna dela eta, su-eten bat eskatu ostean iritsi da Trumpen iragarpena. Hala ere, Kievek armak modu "simetrikoan" isilarazteko konpromisoa hartu bazuen ere, bi herrialdeek gaur elkarri leporatu diote erasoak egin izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.